Laguntzak

25/03/2020

Enpresak sortzeko eta sendotzeko laguntza ekonomikoak

Diru-laguntzaren gai izan daitezkeen ekintzak eta gastuak

  • Enpresa berriek -Ekonomi Jardueren gaineko Zergan gehienez duela 5 urte alta emandakoak- gauzatzen dituzten proiektu eta inbertsioak.
    • Eratzeko eta abiarazteko gastuak.
    • Komunikazio-gastuak.
    • Prototipoen diseinuarekin eta fabrikazioarekin, jabetza industrialaren babesarekin eta izen komertzialekin lotutako gastuak.
    • Kudeaketa-sistemak ezartzeak eta ziurtatzeak eragindako gastuak.
    • Aktibo finkoko elementuetan egindako inbertsioak.
  • Aurkezten diren proiektuek gutxienez diruz lagun daitekeen 5.000 euroko in-bertsioa izan beharko dute.
  • Diru-laguntzaren zenbatekoa gastuen % 40 izango da gehienez, eta 8.000 euro eman ahalko dira enpresa onuradun bakoitzeko eta urteko.

Hartzaileak

Enpresa pribatuak, haien forma juridikoa edozein delarik, merkataritza-jarduera bat egiten badute eta deialdiaren betekizunak betetzen badituzte.

Agentea

Vitoria-Gasteizko Udala

Zenbatekoa

Diru-laguntzaren zenbatekoa gastuen % 40 izango da gehienez, eta 8.000 euro eman ahalko dira enpresa onuradun bakoitzeko eta urteko.

Epea

Itxita