Laguntzak

12/06/2017

Finkatzen Programa

Finkatzen Programa Arabako Ganberaren Enpresak Sortzen eta Finkatzen Laguntzeko Zerbitzuaren bidez kudeatzen da. Horiek horrela, Ganberak ekintzaileari behar duen laguntza eskaintzeko ardura hartzen du bere gain, enpresa-proiektu bat garatzeko erronkan arrakasta izan dezan. Vital Fundazioak, bestalde, 20 poltsa ekonomiko ematen dizkie hitzarmen honi dagozkion programetan parte hartzeko hautatzen diren proiektuei. Balorazio-irizpideak: 10 proiektu onuradunak aurkeztutako proiektu guztien artean puntu gehien lortzen dutenak izango dira, honako irizpide hauei jarraiki

  •   Proiektuaren berrikuntza-maila: 10 puntu gehienez.
  •  Proiektuaren bideragarritasun- eta  potentzialtasun-maila: 15 puntu gehienez.
  •  Talde sustatzailearen gaitasunak,  esperientzia eta inplikazioa: 10 puntu  gehienez.
  •  Abian jarri zenetik enpresa-proiektuak izan duen ibilbidea: 15 puntu gehienez.
  •  Aurkeztutako proiektuaren definizio-, argitasun- eta kalitate-maila: 10 puntu gehienez.

Hartzaileak

Talde onuraduna: berriki sortu diren enpresak, oraindik enpresa-proiektua finkatzeko bidean daudenak.

  • Eskakizunak:
    • Eskaera aurkezteko unean, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta eman zenetik gehienez 2 urte igaro izana eta/edo enpresa-jarduera abiarazte-fasean egotea.
    • Enpresa berriaren egoitza soziala eta fiskala Araban egotea.
    • Zerga-arloko eta Gizarte Segurantzako betebeharren ordainketak egunean izatea.
    • Mikroenpresa izatea (10 langile edo gutxiago).
    • Enpresa-proiektuaren garapenean zuzenean parte hartzen duten pertsona fisikoez osatuta egotea gehienbat.
    • Enpresa-proiektua finkatze-fasean egotea.

Agentea

Arabako Merkataritza Ganbera

Zenbatekoa

Hautatutako 10 enpresa sortu berriek honakoa jasoko dute: 1.000 euro garbiko poltsa ekonomikoa, Vital Fundazioak emandakoa, eta Arabako Ganberaren Enpresak Sortzen eta Finkatzen Laguntzeko Zentroan banakako aholkularitza eta jarraipen programa batean parte hartzeko aukera.

Epea

Itxita