Laguntzak

15/01/2019

G4, G5 eta G6 sailkatutako landa-eremuetan ekonomia garatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzen 2019ko ekitaldiko deialdia, entitate pribatuei zuzendua

Hartzaileak

Xedea: Euskal Autonomia Erkidegoko landaguneetan enplegua mantendu edo handitzeko lagungarri diren nekazaritzatik kanpoko jardueren sorkuntzan eta garapenean inbertitzea. Laguntza: proiektuaren balioespenetik lortutako puntuazioaren arabera emango dira laguntzak (balioespen-irizpideak: eskualdea, sustatzailea eta proiektua); zehazkiago, egindako inbertsio eta/edo gastuen itzuli beharrik gabeko diru-laguntza ehuneko bat izango da. Diruz lagun daitezkeen gastuak: 2019ko urtarrilaren 1az geroztik egindako inbertsioak eta/edo gastuak, hala nola:

  • Ondasun higiezinak eraiki, erosi edo birgaitzea.
  • Aktibo finkoetan egindako inbertsioak (makineria eta ekipamenduak, hardwarea, softwarea, altzariak, ibilgailua —jarduera haren barruan egiten bada—, etab.).
  • Patente, lizentzia eta beste hainbaten erregistroa.
  • Enplegua sortzea; etab.

Agentea

Hazi Fundazioa

Epea

Irekita

28/02/2019