Laguntzak

15/04/2019

Gasteizen enpresak sortzen laguntzeko berariazko dirulaguntza

Baremo bat ezarriko da aurkezten diren proiektuak balioesteko, eta zenbait alderdi hartuko dira aintzat, hala nola kalitate teknikoa, eskainitako berrikuntza-maila, enpresa-ahalmena eta sustatzaileen prestakuntza eta esperientzia. Hiru alderdi joko dira diruz lagundu daitezkeen ekintzatzat eta gastutzat, batik bat: enpresa eratzeko gastuak, hura abian jartzeko gastuak (bideragarritasun-azterlanak, prototipatzea, irudi korporatiboa, webgunea…) eta enpresa sortzeko beharrezkoak diren aktibo finkoko elementuetako inbertsioak. Dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte 2018ko ekainaren 1etik 2019ko ekainaren 28ra bitartean egindako gastuek.

Agentea

Vitoria-Gasteizko Udala

Zenbatekoa

Deialdiak 90.000 euroko zenbatekoa du, guztira, eta enpresa onuradun bakoitzari gehienez 8.000 euro emango zaizkio

Epea

Itxita