Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Gasteizko udalerrian egoitza eta lantokia dituzten eta COVID19ak sortutako krisiaren eragina jasan duten 10 langile baino gutxiago dituzten enpresetan enpleguari eusteko laguntzak.
- Laguntzaren xedea: alarma-egoera deklaratu baino lehen edo enpresa ABEEEn sartu aurretik plantillan zeuden eta lanik gabe geratu diren langabeak kontratatzea, lan baldintza berdinetan edo hobeetan. Halaber, deialdi honen xedea da aurreko lanaldiak berreskuratzea edo gehitzea, aipatu aldietan lanaldi horiek murriztu badira. Bi kasuetan, kontratu berriei edo berreskuratu/handitu diren lanaldiei eutsi behako zaie hurrengo 4 hilabeteetan, baldintza berdinetan.
- Laguntza 2.000 eurokoa izango da lanaldi osoko kontratu bakoitzeko. Lanaldi partzialen kasuan, laguntza lanaldiarekiko proportzionala izango da. Lanaldi partzialak berreskuratzen badira, laguntza lanaldiaren igoerarekiko proportzionala izango da. Enpresa bakoitzeko, gehienez 6.000 euroko laguntza ekonomikoa.
- Eskabideak aurkezteko epea: 2020ko irailaren 11ra arte.
- Harremanetarako: ayudascontratacion@vitoria-gasteiz.org
Hartzaileak
Deialdiaren baldintzak betetzen dituzten enpresak (haien forma juridikoa edozein dela ere, ondasun-erkidegoak eta nortasun juridikorik gabeko sozietate zibilak barne) eta kontratatutako langileak dituzten autonomoak.