Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Hasten Programa Arabako Ganberaren Enpresak Sortzen eta Finkatzen Laguntzeko Zerbitzuaren bidez kudeatzen da. Horiek horrela, Ganberak ekintzaileari behar duen laguntza eskaintzeko ardura hartzen du bere gain, enpresa-proiektu bat garatzeko erronkan arrakasta izan dezan. Vital Fundazioak, bestalde, 10 poltsa ekonomiko ematen dizkie hitzarmen honi dagozkion programetan parte hartzeko hautatzen diren proiektuei. Talde onuraduna: Araban enpresa-proiektu bat garatzen ari diren eta oraindik jarduera martxan jarri ez duten ekintzaileak.
- Eskakizunak:
- Eskaera aurkezteko unean, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda ez egotea.
- Enpresa berriaren egoitza soziala eta fiskala Araban egotea.
- Programan sartzen denetik, enpresa-jarduera beranduenez 6 hileko epean abiaraztea, edo, bestela, enpresa-proiektuaren garapenean asko aurreratu duela egiaztatzen duen memoria aurkeztea.
- Proiektuaren berrikuntza-maila: 10 puntu gehienez.
- Proiektuaren bideragarritasun- eta potentzialtasun-maila: 15 puntu gehienez.
- Talde sustatzailearen gaitasunak, esperientzia eta inplikazioa: 10 puntu gehienez.
- Aurkeztutako proiektuaren definizio-, argitasun- eta kalitate-maila: 10 puntu gehienez.
Hartzaileak
Talde onuraduna: Araban enpresa-proiektu bat garatzen ari diren eta oraindik jarduera martxan jarri ez duten ekintzaileak. Eskakizunak: