Laguntzak

20/03/2017

HAZIBIDE

Hazibide hazi-kapitaleko sozietatea da, Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak, Kutxabankek, Taldek eta Erkidek osatutakoa. Haren eginkizuna enpresak sustatu eta bultzatzea da, enpresa horien kapitalean aldi baterako parte hartuz. Hazibidek babes ekonomikoa ematen die Arabako ETE berriei edo sortu berriei, Kapital Sozialean aldi baterako eta gutxiengodun gisa parte hartzeko formula erabiliz eta enpresa hori sustatzen duten pertsonei bermatuz erabateko autonomia izango dutela kudeaketan.

Hartzaileak

Arabako ETE berriak edo sortu berriak.

Agentea

Vitoria-Gasteizko Udala

Zenbatekoa

120.000 euroko gehieneko ekarpena, beti aldi baterako eta gutxiengodun gisa

Epea

Irekita

Irekita