Laguntzak

19/02/2019

Enpresa ideia bat garatzeko laguntzak

Betekizunak

2021eko abenduaren 15ean eta diruz lagundutako aldian bete beharreko baldintzak (bi hilabete, 2021eko abenduaren 15etik 2022ko otsailaren 15era):
  • EAEn erroldatuta egotea eta zinezko egoitza izatea.
  • Langabea izatea eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa izena emanda egotea edo % 30eko edo hortik beherako lanaldiarekin aritzea.
  • Aurreko urtean alta emanda ez egotea ez Ekonomia Jardueren gaineko Zergan (IAE) ez eta Langile Autonomoen Araubide Berezian ere.
  • Ideia bat izatea enpresa- edo negozio-proiektu bat garatzeko edozein jarduera-arlotan.
  • Vitoria-Gasteizko Udalaren Ekonomia Sustapena, Enplegua, Merkataritza eta Turismoaren Saileko ekintzaileei aholkularitza eta laguntza emateko gutxienez bi hilabetez prozesu batean sartuta egotea.
  • Vitoria-Gasteizko Udaleko eta Lanbideko ekintzaileei laguntzeko beka jaso ez izana.
  • Arduraldi esklusiboa: 2021eko abenduaren 15etik 2022ko otsailaren 15era bitartean, besteren kontura ez lan egitea lanaldiaren% 30etik gora edo lanaldi osoko 18 egunetik gora.
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta ez ematea 2021eko abenduaren 15etik 2022ko urtarrilaren 15era bitartean (diruz lagundutako aldiaren lehen hilabetea)
Oharra: aurrekoen egiaztagiriak ideia hautatzen bada eskatuko dira bakarrik.

Hartzaileak

Enpresa-ideia bat duten pertsonak, baldin eta hitz ematen badute horren bideragarritasuna aztertzen eta enpresa plana garatzen arituko direla soilik, eta ez beste ezertan. Sustatzaileak arduraldi esklusiboaren betekizuna betetzen duela ulertuko da, baldintza hauek betetzen baditu: diruz lagundutako aldi guztian lanaldi osoan 18 egun baino gehiago lan ez egitea edo lanaldiaren % 30 baino gehiago lan ez egitea.

Agentea

Vitoria-Gasteizko Udala

Zenbatekoa

Gehienez 1.300€

Epea

Itxita