Laguntzak

25/05/2017

Merkataritza eta zerbitzu pertsonalen alorreko enpresa txikiak ezarri eta modernizatzeko laguntzak

Tokiko merkataritza bultzatzeko laguntzak, lokala eraberritzeko obretan, ekipamenduan (makinak, altzariak, pertsianak, errotuluak, eguzki-oihalak, ekipo eta programa informatikoak, airea girotzeko tresneria eta segurtasun-tresneria) edo jarduera abian jarri eta/edo lokala eraberritzeko azterlan teknikoen kontratazioan gastuak estaltzen dituztenak. Diruz lagundu daitekeen jarduerak izango duen azalera erabilgarriaren m2 bakoitzeko inbertsioa 150 euro izango da gutxienez.

Hartzaileak

Jarduera nagusitzat txikizkako merkataritza edo zerbitzu pertsonal jakin batzuk dituzten enpresa txikiak, betiere Gasteizen badaude eta beren lokala eraberritu badute edo beren ekipamendua modernizatu badute.

Agentea

Vitoria-Gasteizko Udala

Zenbatekoa

Diru-laguntza kalkulatzeko, jasotako eskabideak balioetsiko dira, eta diruz lagundu daitekeen inbertsioaren -a eta -a bitartean jaso ahalko dute. Lortutako puntuazioaren arabera ezartzen den hurrenkera horri jarraituz emango dira diru-laguntzak, erabilgarri dagoen aurrekontua agortu arte.

Epea

Itxita