Laguntzak

26/03/2019

Nekazaritza sektorera eta nekazaritzako elikagaien enpresetara hurbiltzeko beken programa

Nekazaritza sektorera eta nekazaritzako elikagaien enpresetara hurbiltzeko bekak norgehiagoka arautzen dituzten oinarriak publikatu dira, 2020LGPri jarraituz. Beken helburua nekazaritza sektorea eta sektorearen balio kateko enpresak ezagutzen eta bertara hurbiltzen laguntzea da, baita sektore horrek nekazaritzaren edo nekazaritzako elikagaien alorreko jardueren bitartez ekintzaile izateko eskaintzen dituen aukerak ezagutaraztea ere, horren bidez beken onuradunak sektorearen kudeaketaren, funtzionamenduaren eta errealitatearen gaineko trebakuntza jaso dezan. Laguntza hau jasotzen duten pertsonek 3 eta 6 hilabete bitarteko tartean nekazaritzaren edo nekazaritzako elikagaien alorreko jardueren bitartez ekintzaile izateko sektoreak eskaintzen dituen aukerak eta sektorearen kudeaketan, funtzionamenduan eta errealitatearen gaineko trebakuntza jasotzeko aukera izango dute. Denboraldi horretan zehar, 700€  jaso ditzakete hilero.

Hartzaileak

Beka hauek…

  1. Gaztenek 2020 prozeduran inskribatuta dauden pertsonei
  2. Nekazari gazteei
  3. Lehen sektorean hasten diren 41 urtetik gorako pertsonei
  4. eta Elikagaien enpresaren arloko proiektuarekin ekin nahi duten pertsonei zein lehenengo sektoreko proiektua ekoizpenaren eraldaketarekin dibertsifikatu nahi dutenei
…zuzenduta daude.

Agentea

HAZI FUNDAZIOA

Zenbatekoa

HAZIk 100.000€ bideratuko ditu laugarren deialdi honetako beketara.

Epea

Itxita