Laguntzak

20/03/2017

NEOTEC

Teknologia-oinarriko enpresa berriak sortu eta sendotzeko laguntzea. Diruz lagun daitezkeen gastuak:

  • Ekipoetan inbertsioak
  • Eskulana
  • Materialak
  • Kanpo lankidetzak
  • Beste gastuak

Hartzaileak

3 urte baino gutxiagoko enpresak, euren negozio-estrategia teknologiaren garapenean oinarritu badute (enpresa ezberdintzeko faktore lehiakorra teknologiak izan behar du); horretarako, berezko I+G lerro batzuk sortuko dituzte.  Ez dira egokiak izango batez ere beste batzuentzako zerbitzuetan oinarritzen diren negozio-ereduko enpresak ez badute berezko teknologia garatzen.

Agentea

CDTI

Zenbatekoa

Diru-laguntzak jardun-aurrekontuaren % 70eraino, 250.000 euroko gehieneko zenbatekoarekin onuradun bakoitzeko.

Epea

Itxita