Laguntzak

15/01/2019

Onestea gizarte eremuan lan sozietateak eta sozietate kooperatiboak sustatzeko eta eratzeko laguntza

Hartzaileak

Xedea: gizarte-eremuan lan-sozietateak eta kooperatibak eratu eta sustatzeko laguntza ematea, eta lehendik dauden irabazi-asmorik gabeko erakundeak gizarte-ekonomiako enpresa bihur daitezela bultzatzea. Gizarte-eremukotzat joko dira, soil-soilik, deialdi osoan bildutako bi baldintzetatik gutxienez bat betetzen duten erakundeak. Diruz lagun daitezkeen gastuak:

  • Eraketaren edo eraldaketaren notario- eta erregistro-gastuak.
  • Haien jarduera garatzeko behar diren erregistro, ziurtagiri eta homologazioen gastuak.
  • Eratze-egunaz geroztik gehienez 12 hilabeteko epean egiten diren gastuek ere jaso dezakete diru-laguntza, hala nola jarduera aurrera eramateko behar diren lokalen alokairu-gastuek eta hasierako marketineko eta informazio eta komunikazio komertzialeko gastuek.
Gutxienez 3.000 euroko inbertsioa egin izana eskatzen da.

Agentea

Arabako Foru Aldundia

Epea

Itxita