Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Agindu honen xedea da merkataritza-ekintzailetza bultzatzea, jarduketa hasten duenari zein handitzen duenari eta udalen jarduketa-proiektuak gauzatzen laguntzeko, betiere berrikuntzaren eta berezitasun komertzialaren eta jarduketa gauzatuko duten hiri-inguruneetan merkataritza-enpresak ezarri eta kokatzera bideratutako estrategiak garatzeko testuinguru batean, esku hartuz ez EAEko erdiguneetan soilik, baizik baita auzoetan ere –auzo berrietan, zaharkituetan zein degradatuetan.
Hartzaileak
ETEak (enpresa txiki eta ertainak)
Negozio-bolumenari dagokionez jarduera nagusia merkataritza duten enpresa ertain eta txikiek –ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak barne hartuta– jaso ahal izango dituzte agindu honetan araututako laguntzak.
Merkataritza-enpresa berriek 2017ko uztailaren 1etatik aurrera EJZn alta emanda egon behar dute.
Eskakizunak:
- Enpresa txiki edo ertaintzat (ETE) jotzeko behar diren baldintzak betetzen dituela
- Ordezkaritzak eman balu, entitate eskatzailearen legezko ordezkaritzako boterea aurkeztea
- Pertsona edo erakundea ez dagoela Diru Laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak 13. artikuluan aipatzen dituen gainerako egoeretan (onuradun izatea eragozten duten egoerak)
- Ez daukala diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapen penal edo administratibo irmorik
- Ez daukala inolako itzultze- edo zehatze-prozedurarik abian
- Ez duela eskabiderik aurkeztu eta/edo laguntzarik lortu inbertsio-proiektu honetarako erakunde publiko zein pribatuetatik gaur arte
- Betetzen duela Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoanxedatutakoa.
Enpresaburu indibidual edo autonomoa
Negozio-bolumenari dagokionez jarduera nagusia merkataritza duten autonomoek eta 2017ko uztailaren 1etatik aurrera EJZn alta emanda.