Laguntzak

19/10/2023

Enpresa proiektu berriak abian jartzeko laguntzak 2026

Betekizunak

2024ko azaroaren 11an eta diruz lagundutako aldian bete beharreko baldintzak (hiru hilabete, 2024ko azaroaren 11tik 2025ko otsailaren 11ra):
  • Eskaera egin den egunean18 urte beteta izatea.
  • Langabea izatea eta dagokion zerbitzu publikoan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea. Ondorio horietarako, langabetzat hartuko da lanaldi partzialeko kontratatuarekin eta % 30eko edo hortik beherako lanaldiarekin ari denean. Betekizun hori Ekonomia Jardueren gaineko Zergan alta emateko unean ere bete beharko da
  • Aurreko urtean Ekonomia Jardueren gaineko Zergan (IAE) eta Langile Autonomoen Araubide Berezian alta emanda ez egotea.
  • Enpresa-bideragarritasunaren plan bat edukitzea enpresa edo negozio berri bat martxan jartzeko.
  • Vitoria-Gasteizko Udalaren Ekonomia Sustapena, Enplegua, Merkataritza eta Turismoaren Saileko ekintzaileei aholkularitza eta laguntza emateko gutxienez hiru hilabetez prozesu batean sartuta egotea.
  • Enpresa-jarduerak EAEn izan beharko du egoitza soziala eta fiskala, baita lantokia ere.
  • Aurreko deialdietan enpresa-ekintza berriak abian jartzeko Lanbideren laguntzarik jaso ez izana.
  • Arduraldi esklusiboa: besteren kontura ez lan egitea lanaldiaren % 30 baino gehiago edo lanaldi osoko 27 egun baino gehiago 2024ko azaroaren 11tik 2025ko otsailaren 11ra. (hiru hilabete).
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta ez ematea 2024ko azaroaren 11tik abenduaren 11ra bitartean (diruz lagundutako aldiaren lehen hilabetea).
  • Laguntzaren zenbateko osoa lortzeko, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan 2025ko otsailaren 12tik maiatzaren 11era eman behar da alta (diruz lagundutako aldiaren ondo-rengo hiru hilabeteetan).
Oharra: aurrekoen egiaztagiriak ideia hautatzen bada eskatuko dira bakarrik.

Hartzaileak

Enpresa-bideragarritasunaren plan bat duten pertsonak, baldin eta hitz ematen badute enpresa-jarduera abian jartzen arituko direla soilik, eta ez beste ezertan. Sustatzaileak arduraldi esklusiboaren betekizuna betetzen duela ulertuko da, baldintza hauek betetzen baditu: diruz lagundutako aldi guztian lanaldi osoan 27 egun baino gehiago lan ez egitea edo lanaldiaren % 30 baino gehiago lan ez egitea.

Agentea

Vitoria-Gasteizko Udala

Epea

Itxita