Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
COVID-19 sortzen ari den egoera eta agintari eskudunek hartutako neurriak ikusita, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, SPRIren bitartez, telelana aholkatu eta ezartzeko INPLANTALARIAK zerbitzua jarri du abian, autonomoen eta ETEen eskura, beren etxetik jarduerarekin edo haren zati batekin jarraitzea ahalbidetuko dien teknologiaren erabileran laguntzeko. Zerbitzu hori doakoa izango da, eta autonomoentzako eta enpresentzako aholkularitza-esperientzia handia duen teknologia-aholkulari talde batek emango du modu telematikoan. Horri esker, enpresan tresna teknologikoak modu eraginkorrean ezartzeko eta erabiltzeko moduari buruzko balio-ezagutza izango du, telelana bermeekin eta segurtasunarekin ezartzea lortzeko. Zerbitzua honako hauek eskaintzeko eta lortzeko diseinatu da:
- Euskadiko autonomoen eta ETEen kolektiboan berehala ezartzea, modu telematikoan, hala eskatzen badute.
- Birtualizatu daitezkeen, hau da, telelanaren bidez egin daitezkeen enpresako arloen identifikazioa.
- Laguntza jarraitua, enpresa eskatzaileetan benetan ezarri ahal izateko gida baten bidez. Gida hori telefono bidezko eta urrutiko aholkularitza-zerbitzuari lagunduko zaio, honako arlo hauetan:
- Informazioa bezeroekin, langileekin, hornitzaileekin, bazkideekin, ea. komunikatzea eta partekatzea.
- Lankidetza-lana egitea enpresa-dokumentazioa sortzeko, hala nola eskaerak, lanak, ea.
- Enpresarentzat funtsezkoa den informazioa urrutitik atzitzea, kontsultatzea, erregistratzea eta biltegiratzea, hala nola bezeroekiko harremanak, eskaeren fitxak, fakturak, ea.
- Lanaren banaketa edo proiektuen/eskaeren egoera urrutitik kudeatzea.
- Enpresaren kudeaketa eraginkorra ahalbidetuko duten informazioa aztertzea eta erabakiak hartzea, egoeraren, portaeraren eta joeren arabera, ohar/abisuen kudeatzaileekin.
- Agendak/hitzorduak/entregak enplegatuekin, bezeroekin edo bazkideekin sinkronizatuta kudeatzea.
- Bulegoko ekipoetara urrutitik sartzea.
- Enpresaren jarduera azkarrago egiten duten jarduerak bizkortzea eta geolokalizatzea.
- Konponbide multzo horri segurtasun ezin hobea emango dion zibersegurtasuna, datuak lapurtzea edo manipulatzea saihestuko duena.