Berriak

GarmaZ-ek, Elcavi-k eta “Juega Comiendo, come jugando” proiektuek irabazi dituzte Uniekintzaile sariak
30/11/2017
Enpresari gazteak saritu ditu Ajebaskek
26/12/2017

Lan-kontrataziorako laguntza ekonomikoak eskatzeko epea ireki da

Vitoria-Gasteizko Udalak lan-kontratazioak egiteko laguntzak eskatzeko epea ireki du. Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda daudenak kontratatzen dituzten Gasteizko enpresei bereziki zuzenduta daude laguntzak. Edozein enpresa motarentzako dira laguntzak, baina bereziki interesgarriak dira lehen urratsak egiten ari diren eta euren proiektua sendotzeko euren egitura indartu behar duten enpresentzat.

Kontratuek gutxienez sei hilabeteko iraupena izan behar dute, gutxienez ere % 50eko lanaldi partzialean, eta 2017ko uztailaren 28tik abenduaren 31ra artean egindakoak izan behar dute.

Diru-laguntza honen zenbatekoak zein izango diren ikusteko, lanaldi osoko sei hilabeteko kontratu batengatik emango den gehieneko laguntza 6.000 euro artekoa izango da (9.000 euro lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonei egindako kontratuen kasuan). Laguntzaren azken zenbatekoa ezin izango da izan kontratatutako pertsonen soldata-kostuen eta Gizarte Segurantzakoen ehuneko 75etik gorakoa, kontratu-amaierako kalte-ordainak barne.

Eskabideak aurkezteko epea abenduaren 4an ireki da eta urtarrilaren 15ean itxiko da. Lotura honetan informazio guztia eta beharrezko izapideak kontsulta ditzakezue.