Berriak

Landa-eremuan ekitea posible da
18/03/2021
Tu idea cuenta
“Zure ideiak balio du” lehiaketak izangaien errekorra hautsi du: 64 proiektu aurkeztu dira, iaz baino 21 gehiago
12/04/2021

Lan-sozietateak, ekiteko beste modu bat

Arabako lau enpresak Lan Sozietate gisa ekitea erabaki dute, oso forma juridiko interesgarria iruditu baitzaie, eta beren esperientziak partekatuko dituzte gurekin.

Ekiteko garaian erabaki asko hartu behar dira. Izena eta bazkideekin hasi eta tokia edo eskaini beharreko zerbitzu edo produktuak hautatzeraino. Baina, ezbairik gabe, proiektuari zer forma juridiko ematea izango da erabaki esanguratsuenetako bat.

Autonomoak eta Sozietate Mugatuak dira ohikoenak, baina Lan Sozietate bat eratzeko aukera ere bada. Eta azken Ekin Breakfastean forma juridiko hori sakonetik ezagutzeko aukera izan genuen, Araba Ekinean ekimenaren esparruan, ASLEren eta eredu horren alde egin zuten Arabako lau enpresaren eskutik.


Lan-sozietateak, ekiteko beste modu bat” Ekin Breakfastera bertaratzeko aukera izan ez bazenuen, lerro hauetan txertatutako bideo grabatuan ikus dezakezu.


Hasteko, Vega Leónek, ASLEko (Euskadiko Lan Sozietateen Elkartea) kidea denak, Lan Sozietateen ezaugarriak eta indarguneak azaldu zizkigun. “Lan Sozietateak ingurunearekin daude konprometituta, pertsonekin. Kalitatezko enplegua sortzen eta mantentzen dute, talentua eta kapitala Euskadin atxikitzen laguntzen dute eta berdintasuna sustatzen dute” ziurtatu du Leónek.

Besteak beste, honako abantaila hauek dauzkate:

  • Langabeziagatiko prestazioa ordainketa bakarreko modalitatean ordaintzeko eskubidea.
  • Langileak Gizarte Segurantzako erregimen orokorrean, prestazio guztiekin.
  • Merkataritza Sozietatea, kapital sozialaren ekarpenekiko erantzukizun mugatua duena.
  • Kapital-sozietatea, Sozietatearen Kapital Sozialean zenbait partaidetza-ehuneko izateko aukerarekin.
  • Bazkide ez-langileen inbertsioa jasotzeko gaitasuna.
  • Laguntza/dirulaguntza espezifikoak.

Jarraian, Arabako lau enpresak eredu horri jarraikiz ekinez izan duten esperientziaren berri izan genuen. Hasteko, Transformados Dumypark entitateko Eva María Saizek honako hau azaldu zigun: “sei bazkide ginenez, sei administratzaile solidario izendatu genituen. Erabakiak bi pertsonaren artean hartzen dira, eta horrek nolabaiteko lasaitasuna ematen dizu”.

Bestetik, Kalearte turismo y cultura entitateko Ricardo Garayk adierazi zigun “Lan Sozietate bat sortzean oso garrantzitsua dela aholkulari on bat edukitzea. Izan ere, bestelako forma juridikoen oso desberdinak dira benetan, eta gauzak gaizki egiteko arriskua dago”.

Ikustec Vision Systems Lab entitateko Leticia López de Luzuriagak ziurtatu zigunez, “Lan Sozietateak edozein sektoretan aurki daitezke. Tradizionalekin hasi eta gu bezalako abangoardista eta berritzaileenetaraino”. Eredu hori zer dela-eta hautatu zuten azaldu digu jarraian: “Enpresa sortu genuenean, beldur ginen hazi ahala talentua atxikitzeko gauza izango ote ginen. Eta enplegatuak enpresaren partaide izatea oso erakargarria iruditu zitzaigun”.

Azkenik, Kroketak·eus entitateko Patxi Ruiz de Samaniegok beren proiekturako Lan Sozietate bat sortzera eraman zituen hiru arrazoiak zerrendatu zizkigun: “Lan Sozietateen eredua hautatu genuen ematen zigun babes juridikoagatik, Eusko Jaurlaritzaren laguntzengatik eta talentua atxiki eta erakartzeko eskaintzen zituen aukerengatik”.


Araba Ekinean ekimenaren hurrengo Ekin Breakfasten gainean egunean egon nahi baduzu, jarrai iezaguzu Twitterren, LinkedInen edo Facebooken, edo harpidetu zaitez gure newsletterrean.