Berriak

Arabak Berrikuntza Irekiko Zentro bat izango du enpresa-berrikuntza bultzatzeko
11/03/2021
Lan-sozietateak, ekiteko beste modu bat
31/03/2021

Landa-eremuan ekitea posible da

Lau proiektu hauek argi eta garbi uzten dute landa eremuan ekin daitekeela, eta, gainera, abantaila asko dauzkala.

Joan den martxoaren 17ko (asteazkena) Ekin Breakfastean ikusi genuenez, gaur egun posible da Gasteiztik haratago ekitea. Horren erakusgarri argia dira lurraldeko puntu desberdinetako lau enpresa hauek, webinarrean beren esperientzia eta aholkuen berri eman zigutenak. Banakako esperientzia horiekin batera, Foru Aldundiak Araba Ekinean laguntza-lerroaren xehetasunak aurkeztu zizkigun.


Landa-eremuan ekitea” Ekin Breakfastera bertaratzeko aukerarik izan ez baduzu, jarraian ikus dezakezu, lerro hauetan txertatutako bideo grabatuan.


Hasteko, Arabako Foru Aldundiko Adrián Pérez de Mendiguren jaunak, Araba Ekinean laguntza-programaren xehetasunak azaldu zizkigun: “Urte-hasieran kaleratzen dugu laguntza-lerro hau, urtero-urtero, Araban proiektu berritzaile berriak sortzeko helburuarekin. Gastuen % 60raino laguntzen dugu diruz, eta, enpresa 20.000 biztanletik beherako udalerri batean kokatzen bada, % 5 gehigarri bat dauka, eta beste % 5 bat buruan emakume bat badauka”.

 Alberto Termenón ekintzaileak, Bastidan Cuncial enpresa daukanak, landa-ingurunean abian jarritako lehen esperientziaren berri eman zigun. “Nahiko enpresa atipikoa garela esan dezakegu, ardo-eremu batean egonik, arropa eskegitzeko, garbitzeko, lisatzeko eta antolatzeko soluzioak sortzen ditugulako” azaldu zuen. “Eremu honi landa-eremu esaten badiogu ere, errepide eta Internet bidezko konexio zoragarriak dauzkagu, eta oso laguntza instituzional sendoa ere bai”.

Jarraian,  Kontxi Jiménezen ahotik izan genuen Lautada Puzle Room (Audikana) esperientziaren berri. “Ihes-areto bat da gurea, planeta salbatzeko enigmak konpontzeko helburua duena. Pelikula bat bizitzea ere bada, neurri batean” ziurtatu zuen. “Bide luze samarra egin behar izan dugu, ideia bururatu zitzaigunetik irekitzeko unera arte. Pandemiak kolpe handia suposatu du, konfinamenduaren eta itxialdi perimetralen ondorioz. Hala eta guztiz ere, merezi izan du, turismo arduratsuaren alde egiten dugulako, ingurunea ezagutzera ematen dugulako, eta, batez ere, jendeak gozatu egiten duela ikusten dugulako”.

Bestetik, Eosfera enpresako Ernesto Ochoak azaldu digu Oionen bere kontura jartzeko erabakia hartu zuela, agentzietarako lanean urte batzuk eman ondoren. “Herrian nabe industrial asko daude, baina bulego bat aurkitzea ez da batere erraza”, ziurtatu zuen, “Denboraldi batez, Interneterako konexioa oztopo bat izan zen. Hiri batean baino garestiagoa eta motelagoa zen. Gaur egun, ordea, gauzak asko parekatu dira”.

Azkenik, Sukaldatuz jolastu enpresako Estíbaliz Vidartek kontatu digu nolakoa izan den frankizia baten babespean ekitea. “Haurrentzako sukaldaritza-tailerrak egiten ditugu. Konfiantza, zeharkako jakintza garatzeko eta abar”, azaldu zuenez. “Guraso askok elikadura osasungarria nahi dute beren seme-alabentzat, baina gero nahiago dute galletak egiteko tailer-batean sartu, alberjinia beteak egiten ikasteko tailer batean sartu beharrean”.


Araba Ekinean ekimenaren hurrengo Ekin Breakfasten gainean egunean egon nahi baduzu, jarrai iezaguzu Twitterren, LinkedInen edo Facebooken, edo harpidetu zaitez gure newsletterrean.