Berriak

45 lantaldek baino gehiagok beren proiektuak aurkeztu dituzte Araba Ekinean ekimeneko Eskola Enpresen Ferian
09/02/2021
Psikopompo, ekin besteen bizitza hobetzeko
16/02/2021

Lau aholku zure proiektu ekintzailearen komunikazio digitala bultzatzeko

Arabako zenbait enpresak, proiektu ekintzaile baten komunikazio digitala hobetzeko aholkuak partekatu dituzte, Araba Ekinean ekimenaren azken Ekin Breakfastean.

Joan den otsailaren 11n egin zen “Komunikazio digitalaren ingurunean ekitea” Ekin Breakfastean, edozein proiektu ekintzailek bere negozioa linean jartzeko, bere publikoarengana iristeko eta salmentak lortzeko kontuan hartu behar dituen zenbait gako ezagutzeko aukera izan genuen.

Izan ere, egungo egoeraren ondorioz, komunikazio digitala inoiz baino garrantzitsuago bihurtu da, mota guztietako proiektu ekintzaile, enpresa eta negozioentzat. Horregatik, eremu horretan eskarmentu handia duten Arabako lau enpresa gonbidatu ditugu, beren esperientziaren berri eman diezaguten eta haien ahotik zenbait aholku entzuteko asmoarekin.

Komunikazio digitalaren ingurunean ekitea


Komunikazio digitalaren ingurunean ekitea” Ekin Breakfastera bertaratzeko aukerarik izan ez baduzu, jarraian ikus dezakezu, lerro hauen gainean txertatutako bideo grabatuan.


Hasteko, Baiko enpresako Edurne Ruiz de Arcautek honako hau ziurtatu digu: “oso garrantzitsua da zure enpresa zeren bila dabilen argi edukitzea. Marketinaren munduan bide eta formula ugari daude, baina helburuak argi edukiz gero erraza da ataka gainditzea”. Zerbait gaizki badabil, oso erraza da pibotatzea, baina argi eduki behar da hobe dela kalitatean zentratzea kantitatean zentratzea baino.

Bestetik, La Factoría Gráfica enpresako Gontzal Estebanek honela hasi du bere agerraldia: “garrantzitsua da denbora eta dirua dedikatzea. Zenbait gauza zure kabuz egin ditzakezu, baina beste batzuetarako profesionalen laguntza behar-beharrezkoa da”. Aholku pare bat ere eman digu:

  • Logoak eta irudi grafikoak oso ongi islatu behar dituzte zure proiektuaren balioak. 
  • Webgune bat baduzu, oro garrantzitsua da Googlen ongi posizionatzea, bestela bisita-txartel soil baten efektu bera izango duelako.
  • Zure testuetan hizkuntza erraza erabili behar duzu, zure bezeroentzat erakargarria.

Jarraian, Story telling estudio enpresako Lorena Madariagak Story Telling hartu du hizpide: “Story Telling istorioak kontatzeko artea da. Enpresa bati ezartzen zaionean, marka bere xede-publikoarekin lotu behar du, emozioen bitartez”, adierazi duenez. Ildo horretan, oso garrantzitsua da irudi korporatiboa eta markaren tonua bat etortzea.

Azkenik, Caronte enpresako Jon Rivasek argi utzi nahi izan du marketin digitalaren abantailarik handiena zein den: “pertsona gehiagorengana iristeko aukera ematen dizu, denbora gutxiagoan eta diru gutxiagorekin”. Nolanahi ere, honako hau ñabartu nahi izan du: “proiektu on bat ez baduzu, gauzak ongi egiten ez badituzu eta erakusteko proiekturik ez baduzu, alferrik zabiltza”.

Araba Ekinen ekimenaren hurrengo Ekin Breakfasten gainean egunean egon nahi baduzu, jarrai iezaguzu Twitterren, LinkedInen edo Facebooken, edo harpidetu zaitez gure newsletterrean.