Ekiteko lekuak

20/03/2017

BIC Araba enpresa-haztegia

Pabilioiak eta bulegoak biltzen dituen gune fisiko bat dauka BIC Arabak, enpresa-jarduera berritzaileak garatzeko. Hori guztia diruz lagundutako errenta gisa.
16/03/2017

Erdi Aroko Hiriguneko Enpresen Udal Zentroa

Erdi Aroko Hiriguneko Enpresen Udal Zentroak gune erkideez eta alokatzeko 14 lokalez osatutako azpiegitura bat du, berrikuntzarekin eta teknologiarekin lotutako enpresa-proiektu berriekin desberdin lan egiteko.

20/03/2017

Inizia enpresa-haztegia (UPV/EHU)

Jakintza sortzen duten enpresa-proiektuak kokatzeko eta garatzeko gunea, beren izaera teknologiko nabarmenagatik bereizten direnak.
  • Centro de investigación Lascaray Ikergunea Avenida Miguel de Unamuno hiribidea, 3. 01006 Vitoria-Gasteiz
  • 945 01 45 00
20/03/2017

Jundizko Enpresen Udal Zentroa

Gasteizko Udalaren jabetzako zentroa da, enpresa sortu berriak biltzen dituena (hiru urte baino gutxiago eratu zirenetik), enpresa horiei estaldura eta babesa emanez, haien sendotze-prozesuaren mesedetan. Enpresen Udal Zentroan bost urtez egon ahal izango dira gehienez bulegoetan kokatutako enpresak eta hamar urtez, aldiz, pabilioietan kokatutako enpresak.
12/12/2017

Amurrio Bidean. El Refor.

Enpresak Sortzeko elkarteak duen zerbitzuan, laguntza eta aholkularitza ematen zaie ekintzaileei ekintzailetza-prozesu osoan, ideia heltzen denetik (negozio-plana, bideragarritasun-plan ekonomiko-finantzarioa, eta abar) martxan jartzen den arte (forma juridikoak, izapideak, finantzaketa, laguntzak, eta abar). Prestakuntza espezifikoak eta tutoretzak ere eskaintzen dira, proiektua sendotzeko. Moduluak eta coworking gunea Enpresa Haztegian. Natura-ingurune paregabean, Amurrioko industria-eremuek inguratzen dutelarik, kirol-pisten eta El Refor jatetxearen ondoan dago ReforAmurrio Enpresaldea Enpresa Haztegi eta Zentroa. ReforAmurrio Enpresaldeak 3.000 m2 baino gehiago dauzka, eta beharrezkoak diren azpiegitura eta ekipamendu guztiak biltzen ditu zerbitzuen sektorean barne hartutako edozein enpresa-jarduera burutzeko. Alokairu-erregimeneko bulegoak ditu, baita coworking gune bat ere.
20/03/2017

Basaldea Baratze Enpresa Ekologikoen Haztegia

Nekazaritza-sehaska nekazaritza ekologikoko ustiategi berriak sortzeko, horrelako proiektuak garatu nahi dituzten pertsona ekintzaileei zuzendutakoak, haien eskueran lur, ekipamendu eta azpiegitura erkideak jarriz.
    27/11/2019

    CENIT.center

    23/10/2019

    Centro de Negocios Nowork

    20/03/2017

    Co-Vi Coworking Gasteiz

    Negozio bat kokatzeko gunea kostuak murrizteko, eta lagundu ahal izateko eta ideia horiek beste enpresa batzuekin partekatzeko. Coworkinga eta banako bulegoaren alokairua.
    20/03/2017

    Cocubo coworking

    Hirigunearen erdi-erdian kokatutako gunea. Lanbide sortzaileei zuzenduta dago, hala nola diseinua, argazkia, ilustrazioa, idazkuntza edo publizitatea, besteak beste.
    20/03/2017

    Ekonomistak Coworking Araba

    Euskal Ekonomisten Elkargoak coworkerren, ekonomisten, enpresa-ehunaren eta oro har gizartearen arteko lankidetzarako leku bat zabaldu du.
    20/03/2017

    Gurekin coworking

    Lanerako gune partekatua, malgua eta aniztasunera zabaldutakoa, beren lanbide-jarduera egikaritzeko leku bat behar duten pertsonei zuzendutakoa.
    20/03/2017

    Hazigune. Ajebasken Enpresa Haztegia

    Arabako Enpresaburu Gazteen Elkarteak enpresa sortu berrientzako haztegi bat dauka. Hazigunen aldi baterako aloka daitezkeen gune malguak daude eta enpresak kokatzeko diruz lagunduta daude enpresek merkatuan egiten dituzten lehen urratsekin hasterakoan, enpresa horiei laguntzeko eta zerbitzu jakin batzuk emateko. Hazigunen, gainera, gune erkideak daude, eta Hazigunen bertan kokatutako enpresei nahiz Ajebaskeko bazkideei uzten zaie gune horiek erabiltzen.
    20/03/2017

    Hub Gasteiz

    Kontaktu-sare bat sustatzen eta bultzatzen duen negozio-zentroa, profesionalek eta enpresek osatutakoa coworkingean oinarritutako lankidetza-proiektuak sortzeko.
    13/12/2017

    Laudio Garapen Agentzia

    Enpresa Haztegiaren lokalak Laudioko Udalaren Toki Garapeneko Agentzian daude, Arza Eraikineko 2. solairuan, eta lokalek eta agentziak sarbide bera dute. Gutxi gorabehera 15 metro karratuko azalera duten 9 lokal dira, oinarrizko altzariekin ekipatutakoak.
    20/03/2017

    Let’s Go Networking

    Hainbat negozio bultzatzeko helburuarekin sortutako ekimena, konfiantzan eta talde-lanean oinarritutako kontaktu profesional irmoen sare baten bidez.
    20/03/2017

    Seavi Negozioen Nazioarteko Zentroa

    Helbideratze sozialeko zerbitzuak / bulego birtuala, bulegoa aldi baterako edo modu iraunkorrean alokatzeko telefono bidezko arretako zerbitzuekin, bezeroen kudeaketa edo agenda.
    20/03/2017

    Vitoria-Gasteiz Business Center

    Hainbat instalazio dituen Negozio Zentroa, profesional eta enpresen azpiegituretako premiak estaltzeko pentsatu eta sortutakoak.