Berriak

Araba Ekinean ekimenak aurkeztu du 2020an ekintzailetza bultzatzeko jardueren egutegia
20/01/2020
Tu idea cuenta
“Zure ideiak balio du” Lehiaketan parte hartzeko arrazoiak
03/02/2020

LHko ikasleek euren proiektu ekintzaileak erakutsi dituzte Eskola Enpresen Azokan

2020ko Eskola Enpresen Azokako proiektu onenaren saria Canalones Vol y Nesa enpresak lortu du.

Beste urte batez, Andre Maria Zuriaren Plazan jarri dute Araba Ekinean ekimenaren Eskola Enpresen Azoka. Goizeko hamarretatik aurrera, Gamarrako Ostalaritza Eskola, Mendizabala, Eraiken, Ciudad Jardín eta Egibide ikastegietako ikasleek Ikasenpresa programaren barnean sortu dituzten zerbitzuak eta produktuak jendaurrean jarri dituzte.

Negozio-proiektu eta negozio-ideien artean ohiko janari-postuak ikusi ahal izan ditugu, non pintxoak, kroketak eta baita talo eta takoen sukaldaritza-fusio euskomexikar bat ere dastatu ahal izan diren.

Era berean eurentzako tartea izan dute proiektu teknologiko berritzaileek (adibidez hainbat ate irekitzeko gai diren giltza-erlojuak), jasangarriek (adibidez material ekologikoekin egindako 3D-ko inprimagailuak) eta asmo handiko bakarren batek ere (adibidez Mendizabalako ikasleek fabrikatu duten kart bat).

Baina, inolako zalantzarik gabe, arreta gehien erakarri duena erreten baskulagarrien sistema bat izan da; sistema horrek erretenen garbiketa errazten du eta Canalones Vol y Nesa enpresak garatu du. Oso ideia asmotsua da, eta Eskola Enpresen Azokako proiektu onenaren saria lortu dute; horrez gain, hiriko escape room batean 6 lagunentzako esperientzia bat gozatu ahal izango dute.

Ikasenpresa programaren barruan sortu dira Eskola Enpresen Azokaren proiektu guztiak. Bertan, enpresa bat muntatzeko elementu guztiak garatu dituzte ikasturte osoan parte-hartzaileek. Logotipo edo marketin-planarekin hasi eta estrategiarekin buka. Aukera paregabea ideia bat negozio bihurtzeko beharrezkoak diren pauso guztiak modu praktikoan ikasteko.

Ildo horretan, Eskola Enpresen Azoka erakusleiho bikaina da Arabako ikasleek beren lana publikoari erakuts diezaioten, eta beren ideia eta produktuak kontsumitzaileen aurrean testatzeko.