Berriak

Vitoria-Gasteizko F2P Campus ekimenaren hirugarren edizioaren amaiera
14/09/2022
Aurkeztu zure hautagaitza Itun Berdea Sarietara!
21/09/2022

Magallanes Elcano saria jaso du Aiara Valley proiektuak

“Hiriak, Smart City eta Lurraldea” kategorian jaso du saria Landa Berrikuntzako Polo bat sortzean oinarritutako proiektuak.

Aiara Valley landa-garapeneko poloak Sevillan jaso zuen irailaren 8an Magallanes Elcano Sari nagusiaren III. edizioko sarietako bat, Hiriak, Smart City eta Lurraldea kategorian.

Landa-ingurune batean berrikuntza-polo bat sortzeko asmotik sortu da Aiara Valley proiektua, ekintzaileek beren proiektuak garatzeko zailtasun handienak dituzten ingurunean, hain zuzen ere.

Aiara Valley proiektua

Beren ideia garatu ahal izateko, gune bat sortu zuten, non landa-inguruneko enpresek ingurumen-inpaktu txikienarekin lan egiteko aukera izango baitzuten, aldi berean despopulazioaren aurka borrokatzen diren bitartean, lurraldea balioan jarriz eta ingurua birpopulatuz.

Proiektuaren egoitza proiektuen inkubatzaile gisa erabiltzen den jauregi-etxe bat dugu, eta Aiarako haranean dago, Arabaren, Bizkaiaren eta Burgosen arteko mugan. Aiara Valley proiektuak gune bat eskaini nahi du enpresa berriak landa-ingurune batetik abiatuta hazteko eta garatzeko aukera izan dezaten. Era berean, laguntza, ezagutza eta esperientzia ematen zaie, enpresen artean berrikuntza-prozesu iraunkorrerako lagungarriak izango diren sinergiak sortzeko posibilitatea ere emateaz gain.

Irabien Jauregira joateko prest dauden pertsonek bereizitako aretoak izango dituen gune bat izango dute, eta helburu desberdina izango du areto bakoitzak:

  • Investigation Lab: proiektuen ikerketa eta garapena ardatz dituen gunea.
  • Learning Lab: hainbat gairi buruz ikasteko leku egokia, hala nola zibersegurtasuna edo konpetentzien garapena.
  • Entrepreneur Lab: ideien inkubatzaile gisa eta coworking gune gisa funtzionatzen du kolaborazio-eremu honek.
  • Multispace Lab: izenak berak adierazten duenez, hainbat gauzatarako baliatuko den gunea da, hala nola ekitaldiak egiteko, lasaitzeko edo interakzio sozialetarako.
  • Experience Lab: AR/VR laborategi batek bezala funtzionatzen du showroom gune honek.

Ekintzailetzan aritzearen garrantzia

Ideia honek, landagune batetik egindako ekintzailetza sustatzearekin batera, ekintzailetzarekin lotuta ageri den despopulazioaren ideia urruntzen du.

Horren adierazgarri izan da Magallanes Elcano Sariaren bidez gauzatutako errekonozimendua, erronka sozialak eta ingurumen-arlokoak bideratzen dituzten ekintzailetza-proiektuak sarituz, eta Marina Villelabeitiak eman zuen saria, Argentinako Comodoro Rivadavia udalerriko Hiri Planeamenduko, Zerbitzu Publikoetako eta Hiri eta Ingurumen Estrategietako idazkariordeak.

GJH Garapen Jasangarrirako Helburuekiko konpromisoa ere balioesten du sari honek, eta lagungarria izango zaio Aiara Valley proiektuari bere inpaktua gehitzeko adituen batzorde teknikoaren aholkularitzari esker, eta aholkulari horien artean daude Rosa Siles, Andalucía Emprende Fundazioko zuzendari gerentea, eta Javier González Paloma, Berrikuntza Agronomikoko zuzendaria Fertiberia Taldean.

Arabako ekintzailetzarekin lotutako albiste, laguntza edo ekitaldi guztien berri izan nahi baduzu, ez izan zalantzarik eta harpidetu gure newsletterrera, edo bestela, jarraitu gaitzazu LinkedInenTwitterren edo Facebooken.