Berriak

Hona hemen “Zure ideiak balio du” XVI. lehiaketaren irabazleak
06/10/2020
Ekin Day 2020: ekintzailetzaren moonshotak
08/10/2020

Maribel Bajo eta Baigene enpresa Araba Ekinean sarien irabazle

Cafés La Brasileña enpresako presidente María Isabel Bajok eta Baigene enpresak irabazi dituzte Ekintzaile Handiaren eta Araban Ekinean sariak, hurrenez hurren.

Ekin Day ekitaldiari esker, sektoreen eta agenteen arteko lotura disruptiboek duten garrantziaz Paco Bree-ren eskutik jabetzeaz gain, edo gaur egungo egoerari pertsona ekintzaileek nola egin dioten aurre ikusteaz gain, Araba Ekinean 2020 sarien irabazleak nor izan diren ere jakin ahal izan dugu.

2020. urteko Ekintzaile Handiaren Saria: Maribel Bajo

Maribel Bajo izan da Araba Ekinean ekimeneko 2020ko Ekintzaile Handiaren Sariaren irabazlea. Sari hau irabazten duen lehen emakumea izateaz gain, Cafés La Brasileña enpresako presidentea da Bajo. 1928az geroztik kaferik onena xigortzen eta saltzen, eta infusioak eta fruitu lehorrak ere saltzen dituen enpresa dugu.

Cafés La Brasileña enpresako presidente gisa bere senarraren errelebua hartu zuenetik, enpresak 90 urteko bere bizitzan ezaugarri izan dituen tradizioa, kalitatea eta hiriarekin lotzen dituen sustraiei eutsi die Maribel Bajok, aldi berean berrikuntzaren eta merkatuaren premia aldakorretara egokitzeko bilakaeraren aldeko apustu sendoa eginez.

Araba Ekinean 2020 Saria: Baigene

Arabako Parke Teknologikoan kokatutako enpresa dugu Baigene, eta test genetikoak garatzen ditu kirolarientzat, beren kirol-errendimendua hobetu dezaten. Enpresak izan duen hazkunde bizkorrak, eta berrikuntzarako eta nazioarteko zabalkunderako erakutsi duen gaitasunak zabaldu dizkie ateak Araba Ekinean 2020 Saria jasotzeko.


Gainera, “Zure ideiak balio du” XVI. lehiaketako irabazleak zein izan diren jakiteko aukera ere izan dugu.