Berriak

Irekita dago XXI Ekintzailetza Sarien hamaikagarren edizioko deialdia
October 17, 2017
Arabako sei enpresa BIND 4.0 programan parte hartzeko hautatu dituzte
November 15, 2017

Martxan dago Vitoria-Gasteizko Enpresa sendotzeko programa

Gasteizko Udalak Enpresak Sendotzeko Programaren beste edizio bat jarri du abian, enpresa sortu berrien iraupena luzatzeko xedez. Programa zuzendua dago sendotu, hedatu edo merkatu berriak bilatu beharra duten enpresei edo lehiakortasuna hobetu beharra dutenei. Izan ere, pertsona ekintzaileak aurre egin behar dien erronka handi gehienak hasten dira enpresa martxan dagoenean.

Edizio honetan programak 2 lantegi eskaintzen ditu, enpresen arlo funtzional hauekin lotuta: estrategia eta marketinga. Prestakuntza zati labur batek (4 ordu, 9.30 – 13.30) eta banakako aholkularitzak (2 ordukoa, aholkulariarekin adostuta), osatzen dute lantegi bakoitza. Hartara, parte hartzen duten enpresek aukerak antzeman ahalko dituzte, hobekuntza plana garatu eta kudeaketa tresna egokiak erabili, aholkulari espezializatu baten laguntza pertsonalizatuarekin.

Lantegia: estrategia (2017ko azaroak 6) 09.30etatik 13.30etara

  • Hausnarketa estrategikoa: zer den eta zer garrantzia duen erakundeetarako.
  • Check-list: negozioren bilakaera hasieratik.
  • Check-list: CANVAStik etorkizun hurbilera

Lantegia: marketing (2017ko azaroak 13) 09.30etatik 13.30etara

  • Bereziaren azterketa.
  • 5×5 komertzial plana.
  • Salmenta argudioak eta proiektuaren aurkezpen eraginkorra.
  • Nire kanpoko komunikazioa

Izen-ematea hemen