Berriak

Irekita dago “Araba ekinean 2019” programaren epea
07/01/2019
Alava Emprende 2019 ekimena aurkeztu dute
21/01/2019

Metxa Bootcamp, ekintzaileentzako entrenamendu-esparrua

Ekitea oztopoz betetako ibilbidea da. Ideia bikain bat izatea abiapuntu ona da, baina ez da oso baliagarria izango ez badakizu ideia hori errealitate bihurtzen. Eta, batez ere, mota guztietako oztopoak gainditzeko prest egon behar da.

Araba Ekinean bezalako ataritan mota guztietako informazioa eta baliabideak biltzen ditugu ekintzaileei laguntzeko, baina programa trinko bat bilatzen ari bazara beharbada interesatuko zaizu Metxa Bootcamp, ekintzaileentzako entrenamendu-esparrua ezagutzea.

Zer eskaintzen du Metxaren bootcamp-ak?

Ekintzaileentzako entrenamendu-esparru honen helburua ekiteko garaian ohikoak diren erronkei aurre egiten dieten pertsonei laguntzea da; erronka horiek, besteak beste, finantzaketa bilatzea, proiektu bat haztaraztea, negozio-ideia bati forma ematea, merkataritza-plan bat garatzea edo negozio-eredua hobetzea dira.

Horretarako, programak asteroko sprintak ditu, non ekintzan oinarritutako tutoretza pertsonalizatuak egiten diren. Sprint bakoitzak helburu zehatz bat, egin beharreko ekintza batzuk eta nahitaez bete beharreko entregagai batzuk ditu.

Asteroko sprintez gain, programak 12 mentore baino gehiago ditu, besteak beste Maite Axpe, Jon A. Cortabarría edo Idoia Knorr. Hainbat diziplinatan maila goreneko adituak dira, proiektu bakoitzean buru-belarri inplikatzen dira eta helburuen lorpena baliozkotzen dute.

Azkenik, bootcampak mota guztietako laguntza-materiala eskaintzen du, ekintzaileek ahalik eta informazio eta ezagutzarik onenak izan ditzaten. 

Bootcampa amaitzen denean, parte hartu duten proiektuak 6 hilabeteko behaketaldi batean sartzen dira, non euren bilakaera eta inbertsio-posibilitateak aztertuko diren inbertsiogileen pull bati aurkezteko.

Nori dago zuzendua?

Metxaren Bootcampa edozein motatako ekintzailetza-proiektutara zuzendua dago, hasierako fasean daudenetatik hasi eta dagoeneko fakturatzen ari diren eta hazi nahi dutenetaraino. Berdin dio proiektu horien atzean berezko ekintzaileak dauden edo beren burua berrasmatu nahi duten pertsonak diren. 

Epea zabalik dago eta oraindik ere plazak geratzen dira. Informazio guztia Metxaren webgunean aurkituko duzu.