Berriak

Startup Europe Week Vitoria-Gasteiz ekitaldiak azeleratzaileek ekiteko betetzen duten zeregina azpimarratzen du
05/03/2018
“Landa-ingurunean ekiteari” buruzko 7 ideia
14/03/2018

Milenial ekintzaileak: ilusioz gainezka

Ainhoa Ociok eta Jone Condek ideia original bat izan zuten (ekiteko oso abiapuntu egokia, ezbairik gabe). Eta, geroago, ideia aurrera eramateko ausardia eta motibazioa. Ez zen lan erraza: patatan oinarritutako garagardo bat egitea, hiriarekin bat egin zezan “Gasteizko garagardoa” bihurtzeraino. Gastheiz deitu zioten, “h” tartekatu eta guzti, eta, aurkeztu zutenez geroztik, proiektua ikasbide etengabea izan da bi lagunentzat.

Bittor Rodríguez ekintzaileak gidatu du Ekin Breakfast hau, EHUn antolatuta Inizia Araba Campusen eskutik, eta Ainhoa Ociok esandakoetatik esanguratsuenak azalduko dizkizuegu jarraian:

“Ekiteak, korrika egiteak bezala, engantxatu egiten du”

“Ideia desberdin bat edukitzea ez da nahikoa, ordea: lan egin behar da, eta asko gainera”

“Ekintzaile orok motibazioa, arriskua, beldurra, ilusioa eta beste hainbat sentsazio eta sentimendu dauzka”

“Gurasoek zera esaten zidaten, baina zuk zertarako ikasi duzu, azkenean garagardoa egiten bukatzeko?”

“Kontuan hartu zuk ezin duzula den-dena egin. Giza taldea da garrantzizkoena”

“Erakundeek zer eskaintzen duten (laguntza ekonomikoak, aholkularitza, etab.) jakitea funtsezkoa da ekiteko”

https://gastheiz.com/ webgunean informazio gehiago duzue proiektu horren inguruan.