Berriak

5 arrazoi mugikortasun jasangarriaren Ekin Breakfastera joateko
11/09/2019
Picking and delivery, txakurrentzako etxola inteligenteak, eta askoz ere gehiago Demium inkubatzailearen #AllStartup weekend ekitaldian
27/09/2019

Mugikortasun Jasangarriaren ekintzailetza-aukerak

Mugikortasun Jasangarriaren Europako Astearen esparruan, irailaren 19an (osteguna) Ekin Breakfast bat egin da Villasuso Jauregian, mugikortasun jasangarriko soluzioak eskaintzeko apustua egiten duten ekintzaileen aurrean agertzen diren negozio-aukera desberdinak oinarritzat hartuz.

María Fernándezek (Gasteizko Udaleko Ekonomia Sustapena, Enplegua, Merkataritza eta Turismoaren Saileko ingurumen-zientzialaria) esan duen bezala, “mugikortasunak askatasuna ematen digu, baina egungo ereduan auto-ilaren, aparkatzeko eman beharreko itzulien, kostu handien eta, batez ere, kutsaduraren preso gara”. Horregatik aditu guztiak ados daude horri amaiera emateko eta maila ekonomiko, ekologiko eta sozialean alternatiba jasangarriak bilatzeko unea dela.

XXI. mendeko hirien erronka handienetako baten aurrean gaude, ekintzailetzarako eta barne-ekintzailetzarako aukera handiak dituen erronka baten aurrean” amaitu du María Fernándezek.

Made in Araba Mugikortasun Jasangarria

Fernándezek amaitu ondoren, negozio-eredu gisa mugikortasun jasangarriaren aldeko apustua egin duten enpresa arabarren hainbat adibide ezagutzeko unea iritsi da.

Evolo enpresaren kasuan, Javier Knörrek azaldu duen bezalaxe, azken miliarako salgaien garraiorako soluzioak eskaintzean oinarritu dira. Euren edukiera handiko bizikleta elektrikoei esker, enpresek furgonetak aparkatuta utzi eta euren banaketak zaratarik eta kerik gabe egin ditzakete.

Auto elektrikoa eguneroko jardunean errekuntza-auto bat bezain praktikoa izatea ahalbidetzen duten kargagailuen azpiegitura bat sortu behar dugu”, adierazi du Veltium enpresako zuzendari Alberto Delgadok. Bere enpresa ibilgailu elektrikoak modu ezin hobean kargatzeko gai diren kargagailuak garatzen ari da, kostuak eta kontsumoak murrizteko helburuarekin.

Inteligent Sistems enpresan erabaki dute teknologia berriak aprobetxatzea bizikleta-aparkalekuen belaunaldi berri bat sortzeko. Aparkamendu-plaza batek bezain gutxi okupatu dezakete, eta txirrindulariei aparkatzeko alternatiba seguru bat eskaintzen diete. “Gure azken modeloek karga-puntu erabat independenteak dauzkate eguzki-energiari eta energia eolikoari esker” adierazi du Eusebio Pueblak.

Mugikortasun Jasangarriaren inguruko azken ekintzailetza-esperientzia Ebikevialki enpresako Mikel Uriartek azaldu du. Enpresa honek bizikleta elektrikoak alogeran eskaintzen ditu, eta ibilbide mota desberdinetarako pentsatutako hainbat modelo ditu. Alternatiba handia da ibilbide turistikoetarako.

Gasteiz mugikortasunari dagokionez mundu-mailako erreferentea izatea ez da erakundeek hartutako neurrien ondorioa soilik, Ekin Breakfast honetan parte hartu duten ekintzaileak bezalako askok ere zerikusi handia izan dute.