Berriak

Inbertsio bila zabiltzanean kontuan hartu behar dituzun 5 gauza, Josetxu Silgoren arabera
22/02/2019
Emakumeen ekintzailetza: Arima eta pasioa
11/03/2019

Oraindik ez dakizu zer den Startup Europe Week #SEW19 ekitaldia? Ezin duzu huts egin

Ekintzailetza Trending Topic izango da martxoaren 11tik 17rako astean Startup Europe Week #SEW19 ekimenari esker. Europako Batzordeak sustatutako ekitaldia dugu, eta 250 hirik baino gehiagok horrenbeste gustatzen zaigun interes ekintzaile hori gauzatuko dute hainbat ekitaldi, hitzaldi eta tailerrekin.

Araba Ekinean ekitaldian argi genuen ezin genuela jai hori galdu eta horregatik antolatu dugu, Arabako Foru Aldundiaren, Gasteizko Udalaren, BIC Arabaren eta Vital Fundazioaren laguntzarekin, SEW Vitoria-Gasteiz 2019: Startups & Talent ekitaldia (martxoaren 14an 18:00etatik 21:00etara Europa Biltzar Jauregian).

Talentua hartuko dugu ardatz gisa, startupen –eta baita enpresen– lehiakortasuna esponentzialki haztarazten duen balio diferentzial nagusia, hain zuzen ere. Talentua erakartzea, atxikitzea eta garatzea funtsezkoa da, batez ere Araba bezalako lurraldeentzat.

Horregatik, hainbat pertsona gonbidatu ditugu jardunaldi honetan parte hatzera, hala nola Yoana Arambalza (Back to Araba), Asier Urzelai (CIC Energigune), Arantza Beitia (EHU/UPV), Jon Beltrán de Heredia (F2P Campus), Mikel Serrano (Invest in the Basque Country), Víctor Mayoral (Acutronic), Gorka Puente (Comalatech), Eneritz Zubizarreta (Globe Testing), Manu Muñoz (I+med) edo Mikel Díaz de Arcaya (Jakincode). Gonbidatu horiek jarriko dizkigute adibideak eta emango dizkigute aholkuak.

Hori guztia Ángel Villak (On4u) emandako hitzaldi bat ere bilduko duen jardunaldi batean, bertan startupetarako erakundeek eskaintzen dituzten laguntza publiko guztiak zein diren jakin ahalko dugularik.

Zeren zain zaude izena emateko? Bete izena emateko idazkia eta zain izango gaituzu martxoaren 14an 18:00etatik 21:00etara Europa Biltzar Jauregian.