Berriak

Arabako Ganberak eta Vital Fundazioak berritu egin dute enpresa-ekimenak sustatzeko lankidetza-hitzarmena
10/05/2023

Orlegi: «Gure helburua da ibilbide guztiak Eraztun Berdekoak bezain berdeak izatea».

Joan den maiatzaren 4an, Ekin Day eguna izan zen eta bertan Zure Ideiak Balio Du 2023 lehiaketako sariak eman ziren.

Gorka Pradasek, Elixabet Peciñak eta Geraldine Dali Suicak irabazi zuten ekimen jasangarrienaren Aclima saria, Orlegi proiektuagatik. Kategoria horretan, garapen jasangarriaren balioak hobekien islatzen dituen eta ekonomia zirkular berriaren elementuak indartzeko gai den proiektuari ematen zaio saria. 

Orlegi hirigileen eta auzotarren arteko komunikazioa hobetzeko tresna bat da. Herritarrak udaletara gehiago hurbiltzeko aplikazio bat da. Zertan datzan jakiteko, Gorka Pradas, ideiaren sustatzaileetako bat, elkarrizketatu dugu. 

Araba Ekinean (AE): Nola laburbilduko zenukete zuen proiektua esaldi batean? 

Orlegi (O): Orlegik auzotarren eta gobernuaren arteko komunikazioa irauli nahi du, denentzako tresna unibertsal, sortzaile eta praktiko baten bidez.

(AE): Nola sortu zen ideia?

(O): Ideia Gasteizen 2022an egindako CityThon ekitaldiaren esparruan jaio zen. Metrominutu kontzeptua du abiaburu: eredu horren arabera, badakigu hiriko mugarri garrantzitsuen artean oinez zer distantzia eta zenbat denbora dagoen. Gure helburua da ibilbide horiek guztiak Eraztun Berdekoak bezain berdeak izatea.

(AE): Zer puntutan zaudete?

(O): Gaur egun, aplikazioa prototipatzeari eta aztertzeari eskainitako Europako funts bat daukagu eta gure proiektua zenbait udalerritan aurkeztu diegu jada teknikariei eta politikariei.

(AE): Zer helburu lortu nahi duzue urtebeteko epean?

(O): Espero dugu azaroan proiektuaren lehen fasea amaituko dugula eta Bartzelonako Smart City Expo World Congress kongresuan aurkeztuko dugula. Hor, mundura zabaltzeaz gain, Orlegi ezagut dezaten, gure aplikazioa jada erabiltzen ari diren lehen kasu praktikoa finkatu nahi izango dugu.

(AE): Zer aholku jaso nahiko zenuketen proiektua hasi zenutenean?

(O): Garrantzitsuena da jakitea zer nahi dugun eta nora eraman nahi dugun. Kontu ekonomikoez ari garenean, oso erabilgarria izan ohi da laguntzei eta funtsei buruzko aholkuren bat eta informazioa jasotzea.

(AE): Zer ekarri dio proiektuari «Zure Ideiak Balio Du» lehiaketako aintzatespenak?

(O): Berriro ere, gure proiektua proiektu baliagarri eta egingarri gisa birbalidatzea eta etorkizunean oso interesgarria suerta daitekeela aitortzea dakar, eta horrek finkatu egiten gaitu eta lanean jarraitzeko motibazioa ematen digu.