Berriak

David Perez de Burgos: “Enpresak sortzea bezain garrantzitsua da lortutakoa sendotzea eta hazten jarraitzea”
08/09/2021
Arabako Ganberak eta Vital Fundazioak berritu egin dute enpresa-ekimenak sustatzeko lankidetza-hitzarmena
30/09/2021

Parte har ezazu Araba Ekinean ekimeneko Online egindako Escape Room-ean eta irabazi ezazu 50 euroko opari-txartel bat

Escape Room Online gratuita

Online egindako Scape Room bat dugu “Ekintzailetzaren arrastoan”, Araba Ekinean ekimenak antolatutakoa, zeinean zure espiritu ekintzailea frogatu eta bahitutako pertsona-talde bat salbatzen lagundu ahalko duzun.

Arabarren espiritu ekintzailea frogatu nahi dugu Araba Ekinean ekimenean, eta horregatik ekitaldiaren 2021eko ediziorako “Ekintzailetzaren arrastoan” Online egindako Escape Room-a antolatu dugu oraingo honetan. Zure adimena eta espiritu ekintzailea frogatu ahalko duzu abentura honetan, bahitutako pertsona-talde bati laguntzen diozun bitartean.

Gainera, abentura puntuazio handienarekin eta denbora onenarekin burutzea lortzen baduzu, 50 euroko opari-txartel bat eramango duzu sari gisa zuk aukeratzen duzun bertako saltoki batean produktuak erosteko. Ausartzen zara? Marka ezazu 20 minutu zure kronometroan eta eman iezaiozu hasiera abenturari! 

Parte hartzeko plazak mugatuak dira eta, hortaz, hobe duzu bizkor ibiltzea.

 Nola parte hartu “Ekintzailetzaren arrastoan

Araba Ekinean ekimeneko Escape Room-ean parte hartu ahal izateko nahikoa duzu honako pauso hauek ematearekin:

  1. Deskarga ezazu doan zure mugikorrean edo tabletean AdventuriQ aplikazioa (iOS, Android).
  2. Eman zaitez altan helbide elektroniko bat eta pasahitz bat dituen erabiltzaile bat sortuz. Garrantzitsua da helbide elektronikoa benetakoa izatea abenturaren irabazlea izanez gero zurekin harremanetan jarri ahal izateko.
  3. Bila ezazu “Ekintzailetzaren arrastoan” abentura eta karga ezazu honako Game Pin honekin: 674637845.
  4. Goza ezazu abenturaz eta zortea lagun izan dezazula bidean.

Irailaren 16tik urriaren 16ra arte egongo da eskuragarri abentura, bi egun horiek barne, betiere plazak azken egun hori baino lehen agortzen ez badira.

12 urtetik gorakoentzat gomendatua.