Berriak

Jorge Fernández de Mendiola, Corowai: “Hemendik aurrera denok eduki ahal izango dute euren txabola zuhaitz batean”
07/06/2019
“Iktus bat jasan ondoren pazienteek jasotzen duten arreta hobetzea da gure helburua”
11/06/2019

Patricia Bedoya, BEGia: “Hainbat pertsonarentzat hain eguneroko gauza den erosketak egitea ere benetako erronka da”

Ikusmen txikiko edo itsuak diren pertsonak merkataritzaguneetatik gidatzen dituen aplikazioari esker BEGia aplikazioak “Zure ideiak balio du” XV. lehiaketan ON4U agentziak babestutako ideien kategoriako saria lortzeaz gain Metxa Sari Berezia ere lortu zuen, zeinak azeleratzailearen Bootcampean plaza bat ematen duen.

Proiektu horri buruz gehiago jakiteko elkarrizketa egin diogu Patricia Bedoyari, hots, ideiaren atzean dagoen buruari.

Araba Ekinean (AE): Nola laburbilduko zenukete zuen proiektua esaldi bakar batean?

Patricia Bedoya (PB): Ikusmen txikiko edo itsuak diren pertsonentzat pentsatutako aplikazioa da BEGia, punta-puntako teknologiak erabiliz kolektibo hori merkataritzaguneen barruan gidatzea ahalbidetzen duena.

AE: Nola sortu zen ideia hori?

PB: ikusmen txikia duen iloba batekin erosketa egiten ari nintzen bitartean sortu zen ideia hori. Konturatu nintzen niretzat erraza zen gauza bat berarentzat zailtasun handia zela, eta pentsatu nuen pertsona horiei bizimodua errazteko moduren bat aurkitu behar zela. Horren ondorioz sortu zen BEGia.

AE: Zein puntutan zaudete orain?

PB: gaur egun produktua garatzen ari gara, Metxaren laguntzarekin merkaturatu ahal izateko. Ilusioz beteta eta horrek guztiak aurrerantz jarraitzeko gogo handiz gaude.

AE: Zein da zuen helburua urtebete barru?

PB: urtebeteko epean espero dugu dena prest edukitzea teknologia Euskadiko merkataritzaguneren batean inplementatzen hasteko, eta ordurako ikusmen txikiko edo itsuak diren hainbat pertsona gure app-a erabiltzen egotea.

AE: Zer ekarri dio proiektuari “Zure ideiak balio du” lehiaketan lortutako sariak ?

PB: egia esan benetako iraultza eragin du gure proiektuaren barruan. Hasteko, ON4U agentziaren aintzatespenari esker ideia baliozkotzeko baliagarria izan da. Gainera, Metxatik euren Bootcamparekin ematen ari diren laguntza eta aholkularitza guztiari esker gure ideia ukigarria den zerbaitetan eraldatzea lortzen ari gara. Proiektu hau aurrera ateratzeko bultzada ikaragarria izan da.

Mila esker Patricia Bedoyari, Araba Ekinean ekimenaren galderei erantzuteagatik.