Berriak

Mugikortasun Jasangarriaren ekintzailetza-aukerak
20/09/2019
Eusko Jaurlaritza urteko merkatari ekintzailearen bila dabil
07/10/2019

Picking and delivery, txakurrentzako etxola inteligenteak, eta askoz ere gehiago Demium inkubatzailearen #AllStartup weekend ekitaldian

Aurreko asteburuan egin zen Gasteizen, partaidetzari dagokionez arrakasta handiarekin, Demium inkubatzaileak antolatutako #AllStartup ekintzailetza-ekitaldia. Aldez aurretik ezertaz elkar ezagutzen ez zuten 25 pertsonak, esperientzia profesional eta profil desberdinekin, Demiumek proposatutako startupen negozio-aukeretan lan egin zuten hiru egunez.

6 taldeak osatzeko, bikoteko 3 minutu soileko speed-networking bat izan zuten parte hartu zuten pertsonek elkar ezagutzeko,eta ondoren parte-hartzaile bakoitzarekiko kidetasuna bozkatu behar izan zuten aplikazio baten bidez. Taldeek pertsona espezialistak izan zituzten marketinean, negozioan eta teknologian. Gainera asteburuan startup munduko prestakuntzak jaso zituzten, baita Lean metodologia eta elevator pitch deitutakoa ere, edo inbertsio-hitzaldi bat, kasu honetan Metxako Josetxu Silgok emandakoa.

Zenbait mentorek laguntza eskaini zieten taldeei larunbat goizean, taldeek beren ideiak enfoka zitzaten. Eta astean zehar lan handia egin zen igandeko amaiera prestatzeko, zeinean talde bakoitzak 5 minutu baitzituen soilik bere elevator pitcha egiteko, gehienbat inbertitzaileez osatutako epaimahai baten aurrean. Gero, gainera, beren proiektuari buruzko galderei erantzun behar zieten, beren negozio-ereduaren, bideragarritasunaren edo beste zenbait gairen inguruan.

Finalean bertan maila handia izan zen aurkezpenei dagokienez. Ekitaldiaren antolatzailea Jorge Gonzalezen eta Euskadiko Demiumen Head of Talent atalaren ustez “Gasteizko ekitaldia aurkezpenetan maila handiena izan duen #AllStartupa izan da, sei taldeetako edozeinek irabaz zezakeen eta epaimahaiak oso aukeraketa zaila egin behar izan du“.

Azkenik, DeliverEat izan zen talde irabazlea, espiritu jasangarriarekin egindako “picking and delivery” bati esker. Edizio hau irabazi zuten pertsonek (Jokin, Carlos, Alazne eta Romeu) aurkeztutako startup proiektua hainbat alderdi kontuan hartuta –hala nola ekologia (zero plastiko packagingean, banaketa bizikletan edo ibilgailu elektrikoan egitea) eta banaketaren profesionalentzako bidezko lan-baldintzak– janari-banaketa egiten zuen startup bat izan zen, betiere banaketa-konpainia horiek egiten dituzten jardunbide desegokiak saihestuta.

Talde irabazleaz gain, beste zenbait proiektu ere izan ziren, hala nola txakurrentzako etxola inteligenteak saltokietan, erosketak maskotekin egin ahal izateko, gure aztarna ekologikoa neurtzeko sistema bat, e-commerce bat taila txikiko emakumeentzat edo gure heriotzaren ondoko ospakizuna pertsonalizatzeko zerbitzu bat, heriotza gertatu baino lehen kontratatuta utzita. Guztira 18 pertsona hautatu zituzten Demiumen inkubazio-programa hasteko, zeina Bilbon garatzen den.

Talde irabazleak #AllStartupi buruz hitz egin zuen ekitaldiaren hasieran. Salmenta-arloko ekintzaileak prestatzen dituen gasteiztarra dugu Jokin Fernandez, eta ekimenak ezaugarritzat “intentsitatea eta ikaskuntza” dituela komentatu zuen. “Talde-lanean aritzeko” aukera eman dio eta ”oso aberasgarria da hori“, bere egungo proiektua, Elcavi, berak bakarrik eramaten baitu. Aurrerantzean proiektu bat garatzea gustatuko litzaioke, gazteei beren bide profesionala aurki dezaten laguntzeko. Ikaskuntza bezala, ikusi du talde batekin “urrutirago” iritsi daitekeela ekintzailetzan bera bakarrik arituta baino.

Bilbon finkatutako sevillar bat dugu Carlos, aldez aurretik jatetxe-arloan ekintzailetzan aritu dena, eta haren ustez , #AllStartup ekitaldiak “gorabehera ugari” izan zituen, zenbaitetan ez zekitelako zer bide hartu proiektuan. Gainera balioan jartzen du “profil profesional desberdinekin lan egitea, eta hori oso aberasgarria da, eta akats oso tipikoa da, halaber, zure esperientzia bera duten bazkideak bilatzea“. Foodtech proiektu batean ekintzailetzan aritu nahiko luke “ostalaritzak haratago joan behar baitu, eta aukera ugari daude startup berriak sortzeko“. Ekitaldiari dagokionez, “ekintzailetzarako prestatzen zaitu, badu erokeriatik zerbait, gauza asko denbora gutxian egiten baitira, eta horri erreparatzeak soilik joko asko emango lioke soziologo bati”.

Alazne Idiazabaldik etorri zen eta marketinaren eta edizio editorialaren arloko freelance bat dugu, eta haren ustez, ekitaldia une askotan “kaosa” izan zen, ideiari eman zioten biraren ondorioz. Harrigarria da betiere ordura arte ezezaguna zenuen jendea ezagutu eta ezezagunak izan arren, oso denbora gutxian proiektu bat aurrera ateratzeko energia badutela ikustea. “Proiektu sozial batekin” ekintzailetzan aritzea gustatuko litzaioke. #AllStarup zera izan da, “esperientzia desberdin bat, proban jartzen zaituena, baita maila psikologikoan ere, eta nekagarria izan arren, beste maila batera eramaten zaitu

Gainera, Romeuren laguntza izan zuten, zeina Logroñon finkatutako brasildar bat den eta proiektuaren webgune bat garatu baitzuen.

Gasteizko Udala, BIC Araba, Metxa eta Keler izan zituen babesle ekitaldiak. Networking batekin eta amaierako familia-argazki batekin bukatu zen. Irabazleek hasi dute jada sei hilabeteko beren inkubazio-programa Bilbon, eta startup berriak abiaraziko dituzte bertatik merkatura Demiumen laguntzarekin.