Berriak

iMet-3D: “Azken belaunaldiko fabrikazio gehigarri metalikoko zerbitzuak eskaintzen ditugu”
05/07/2022
Inalia: «Ekiteko zalantzan dagoen jendea animatu nahi dugu, abenturak merezi duelako»
15/07/2022

Powerfultree: “Lurzorua partekatzen dugu klima-aldaketaren aurka borrokatzeko, elikagaiak produzitzeari utzi gabe”

Energia elektriko berriztagarriak lur berean elikagaiak produzitzeari utzi gabe produzitzearen aldeko apustua egiten duen kontzeptu berritzaile agrovoltaikoa dugu Powerfultree proiektua, eta Imanol Olaskoaga eta Irene Soler dira proiektuaren sortzaileak.

Haien kontzeptu agrovoltaiko berritzaile hori elikagaiak produzitzeari utzi gabe lur berean energia elektrikoa sortzearen aldeko apustua da, eta argumentu nahikoa izan zen hori epaimahaiak Powerfultree proiektuari “Zure ideak balio du” lehiaketaren XVIII. edizioko nekazaritzako elikagaien arloko ekimen onenaren Eroski Saria emateko.

Proiektu horri buruz gehiago jakiteko, Imanol Olaskoaga eta Irene Solen elkarrizketatu ditugu, ideiaren atzean dauden ekintzaileetako bi.

Araba Ekinean (AE): Nola laburbilduko zenukete zuen proiektua esaldi bakar batean?

Powerfultree (P): Bizi ditugun garai nahasi hauetako gaurkotasun handiko bi premia uztartzen ditugu, energia berriztagarria eta elikagaien produkzioa, bietako bakar bat ere baztertu gabe.

AE: Nola sortu zen ideia?

P: Alcoy herrian sortu zuten Powerfultree proiektua, 2021eko otsailean, Juan Diego Diaz gazte kolonbiar ekintzailearen eta Alvaro Solerren artean, nekazaritzaren arloaren inguruko enpresa teknologikoak sortzen esperientzia handiko pertsona, une horretan Mulstiscan Technologies enpresako kontseilari delegatua zena. Soluzio gisa kafearen laborantzan klima-aldaketaren efektuak arintzeko.

Imanol Olaskoagaren eskutan erori zen proiektua 2022 ekainean, zeina une horretan Mondragon Group taldearen negozio-sustatzailea baitzen, eta Euskadirako balio handiko proiektutzat jo zuen, ia ez baitzegoen teknologia horretako proiekturik estatu osoan eta oso gutxi munduan. Teknologia hori klima-aldaketa bere eraginpean hartzen ari den beste laborantza batzuei aplikatzeko aukera ikusi zuen, hala nola mahatsondoa edo ureztalurretako laborantzak.

Imanol kapitalean sartu zuen eta bazkideek guztien adostasunarekin erabaki zuten Powerfultree proiektuaren egoitza soziala Arabara eramatea 2021eko azaroan. Orduan sartu zen bazkide gisa Irene Soler ere.

AE: Zer puntutan zaudete?

P: Akordio bat itxi dugu Kolonbiako energia-enpresa batekin proiektu pilotu bat egiteko Caucako kafe-soro batean, eta eboluzio begetaleko eredua diseinatzen ari gara mahastietan, laborantza horretarako 3 parke pilotu esleituta ditugularik.

Pixkanaka hazten ari gara, sei pertsona gara jada, eta pertsona gehiago inkorporatzea da gure ideia, proiektuak gehitu ahala. Une honetan parke agrovoltaiko baten posibilitatea aztertzen ari gara olibadi intentsiboko –ureztalurreko olibadiko– ekoizle batekin, Jaengo probintzian.

AE: Zein da zuen helburua urtebetean?

P: Gure proiektuen zorroa zabaltzea eta gure proiektuaren hurrengo faseari ekitea ahalbidetuko digun inbertsio-erronda bat abiarazteko prestatzea.

AE: Pandemiak eraginpean hartu zaituzte? Aldaketaren bat egin duzue normaltasun berrira egokitzeko?

P: Egia esan, pandemiaren azken fasean sortu gara, azken astinaldiak baino ez ditugu bizi izan. Gainera, esan dezakegu pandemiak eta Ukrainako krisiak bizkortu egin dutela energiaren eta elikagaien egungo produkzio-ereduaren aldaketa-prozesua.

AE: Zer eman dio proiektuari “Zure ideiak balio du” lehiaketaren errekonozimenduak?

P: Poztasun handia, badakizu startup-ak gehienbat bihotzez, pasioz, sortzen diren enpresak direla. Kanpo-ikuspegi batetik, epaimahai batek kasu honetan, horren interes handikotzat balioesten badu, bultzada handi bat ematen dizu horrek, kanpotik ere barrutik hautematen den balio bera ikusten baituzu.