Berriak

Berriz programa: ekiteko aukera bat
26/01/2018
Enpresa sendotzeko programa 2018
01/02/2018

Araba Ekinean 2018 ekimena aurkeztu da

 Arabako ekintzaile komunitatea handitu eta indartzea. Horixe da Arabako Foru Aldundiak, Vitoria-Gasteizko Udalak eta Spri Taldeak, BIC Arabaren bitartez, elkarlanean antolatzen duten Araba Ekinean ekimenaren helburua. Askotariko agenteak inplikatu eta finkatu nahi dira komunitate horretan, hala nola erakundeak, hezkuntza-sistema, enpresen azeleratzaileak, proiektuak finantzatzeko erakundeak, eta, jakina, enpresa eta pertsona ekintzaileak.

Zer izango dugu Araba Ekinean 2018 ekimenean? http://edicion2018.alavaemprende.com/ webgunean informazio guztia duzu eskura, baina zehatz-mehatz azalduko dizugu jarraian:

“Zure ideiak balio du”: ekintzaileentzako lehiaketa bueltan da.

XIV. edizio honek zenbait berritasun ekarriko ditu berekin: batetik, Enpresa Eskolen Azokan aurkeztutako ekimenik onena sarituko da, eta publikoaren sari berezia ere izango da, ikusleek gogokoen duten proiektua aukeratu ahal izango dutelako apirilaren 19ko Ekin Day ekimenean parte hartzen duten guztien artean. Gainerakoan, lehengo 4 kategoriei eutsi zaie (Ideiak, Berrikuntza eta Teknologia, Aukera, eta Iraunkortasuna, azken hori Aclima Ingurumen Enpresen Euskal Klusterraren babesarekin).

Zure ideiak balio du lehiaketaren oinarriak esteka honetan daude eskuragarri.

Ekin Day: topatzeko, inspiratzeko eta ezagutza zabaltzeko gunea

Araba Ekinean 2018 ekimenaren bigarren plater nagusia Ekin Day izango da, hainbat hitzaldi eta topaketa bilduko dituen ekitaldia. Apirilaren 19an egingo da Europa Jauregian, eta haren barruan 2. B2B topaketa antolatuko da, beren negozio-ideiaren garapenean lanean ari diren ekintzaileei aukera emanez prozesu horretan laguntzeko moduan dauden beste erakunde batzuekin (finantza-erakundeak, aholkularitzakoak, azeleratzaileak edo Business Angels) topatzeko. Ekin Day ekimenean ekintzailetzaren munduan erreferentziazkoak diren enpresa eta pertsonek hartuko dute parte; asmo handiko programa dauka, eta datozen hilabeteetan emango da aditzera. Ideien lehiaketaren sarien, Ekintzaile Handiaren Sariaren eta Araban Ekiten sariaren banaketa ere hartuko du. DJ batek girotutako jaiak itxiko du jardunaldia.

Eskola Enpresen Azoka

Otsailaren 8an egingo da, eta Arabako hainbat prestakuntza-zentrok Ikasenpresa programaren barruan garatutako 30 enpresa-ekimenek hartuko dute parte, gutxi gorabehera. Berritasun gisa, parte hartzen dutenek eszenatoki batean azaldu beharko dituzte beren ekimenak, eta epaimahai batek 3 onenak hautatuko ditu, “Zure ideiak balio du” lehiaketaren barruan ad hoc sortutako sari berria irabazteko hautagai izango direnak.

Ekin Breakfast: motibatzeko eta ekintzailetzaren gainean gogoeta egiteko gosariak

Otsailetik aurrera, Ekin Breakfast ekimena antolatzen da aldian-aldian. Sektore edo publiko espezifikoetan ekintzailetzari heltzen zaio partnerren arteko topaketa informal eta sektorial horietan. Lehena UPV/EHUko Arabako Campusarekin elkarlanean egingo da, ekintzailetzari millennialen belaunaldiaren ikuspegitik heltzeko. Etorkizunean beste hainbat gai jorratuko dira, besteak beste, 4.0 industria, proiektu berrien finantzaketa edo ekintzailetza landagunean.

Programan beste jarduera batzuk bilduko dira, besteak beste Ekin + (aisia-jarduerak, espiritu ekintzailea bultzatzeko balio-ekarpenak egin ditzaketen erreferentziazko pertsonak ezagutzeko aproposak) edo BIC Arabak antolatutako Start Up Europe.

Informazio guztia http://edicion2018.alavaemprende.com/ webgunean.