Berriak

Cooworkingean ekintzailetzan aritzea
26/09/2018
IkasEkiten-ek ekintzailetza bultzatuko du DBHko 700 ikasle baino gehiagoren artean
19/10/2018

Senda 15 Incubator aurkeztu da, proiektuak azeleratzeko inkubagailua

Senda 15 Coworking guneak Senda 15 Incubador aurkeztu du, Gasteizko lehenengo inkubagailu pribatua. Proiektu enpresarial eta sozialak azeleratzeko ekimena da, betiere proiektu horiek merkatura eta bizitza errealera irten daitezen. Lehen deialdi bat abiarazi da horretarako, eta lau proiektu ere hautatuko dira deialdian. Teknologia berrietan, lankidetza-ekonomian edo edukien sorkuntzan kontzentratutako proiektuak lehenetsiko ditu Senda 15 Coworking guneak, bultzada behar duten beste proiektu batzuetara zabalik egonda ere.

Hautatutako pertsonek erabakigarria izan daitekeen laguntza izango dute, beren behin betiko enpresa-proiektua garatzeko. Doako langunea izango dute Senda 15 Coworking gunean sei hilabetez, eta mentorizazio- eta prestakuntza-prozesu pertsonalizatu batez gozatzeko aukera izango dute, doan kasu horretan ere.

Parte hartu nahi duten pertsonek email bat igorri beharko duten beren ideia edo proiektuarekin azaroaren 30a baino lehen. Proiektuak azeleratzeko prozesua 2019ko urtarrilaren 1etik ekainaren 30era bitarte gauzatuko da.

Informazio guztia esteka honetan.