Berriak

Alokairuko lokalak ikus-entzunezkoen sektoreko enpresentzat
29/09/2017
Hamar startup arabar, Bind 4.0ren 2. ediziorako aurrehautetsiak
11/10/2017

Euskadi 2020 Ekintzailetza Plana aurkeztu da

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Ekintzailearen Erakundearteko 2020 Plana onartu eta aurkeztu berri du, eta ekintzailetza sustatzeko lanean diharduten Euskadiko erakunde guztien ahaleginak batzen ditu. 295 milioi euroko aurrekontua du, eta horri sektore pribatutik datozen ekarpenak gaineratu beharko zaizkio, honako erronka hauei aurre egiteko asmoz:

  • Ekintzaileen kultura eta balioak sustatzea gizartearen maila guztietan, ziurtatuz herritar guztiek kontzientzia positiboa izango dutela ekintzailetzarekiko.
  • Giza kapital ekintzailea trebatzea, batez ere hezkuntza-etapa guztietan. Horrez gain, hainbat neurri proposatzen dira ekintzaileak erakarri eta kontratatzeko, baita haien mugikortasuna eta ekintzailetza-aukera berriekiko konexioa lortzeko ere.
  • Beste erronka bat enpresa-ekimen berrien kantitatea eta kalitatea hobetzea izango da.
  • Planak proposatzen du aukera berriak eskaintzea ekintzaileek finantzaketa lor dezaten euren proiektuak sortu, abian jarri, hazi eta finkatzeko.
  • Era berean merkaturako aukerak eta “lehen bezeroak” eskaini nahi dira, bereziki etorkizuneko sektoreetan ahalmen handia dutenak.
  • Erakunde arteko koordinazio publiko-pribatua funtsezko ardatza da egun dauden prozesu, programa eta laguntza-zerbitzuak egokitzeko.
  • Zerga-mailan eta bestelako arau-mailatan egon daitezkeen ekintzailetzarako oztopoak
  • Azpiegitura “adimendunak” izatea, proiektu berriak sortu, heldu, hazi eta finkatzen lagunduko dutenak.
  • Eta azkenik, planaren beste erronka bat izango da EAE posizionatzea “ekiteko toki egokitzat”, bai bertako herritarren artean, bai Estatuko eta nazioarteko beste ingurune batzuetan.

Berri osoa lotura honetan.