Berriak

Lau aholku zure proiektu ekintzailearen komunikazio digitala bultzatzeko
12/02/2021
Hona hemen ekiteak adinik ez daukala erakusten duen froga
26/02/2021

Psikopompo, ekin besteen bizitza hobetzeko

Zure ideiak balio du” XVI. lehiaketan saria irabazi ondoren, Psikopompok ekimen bat jarri du abian, 65 urtetik gorakoen ongizate integrala bultzatzeko.

Sofía Rodríguezek oso argi dauka bizitzan duen helburua zein den: adinekoei beren talentua, grina eta ongizatea bultzatzen laguntzea. Horrela sortu zen Psikopompo, pertsonekiko konpromiso hori islatzen duen proiektu ekintzailea. “Pandemiak ageri-agerian jarri duenez, adinekoek gaur egun ematen dieguna baino arreta handiagoa behar dute gizartearen eskutik“. 

Erabaki sendo horri esker, zerbitzuen sektoreko ekimen onenaren Ferrovial Saria irabazi zuen, “Zure ideiak balio du” Lehiaketaren XVI. edizioan. Jasotako saria Gerontologia eta Hirugarren Adinaren alorreko graduondoko bat egiteko baliatzea  erabaki zuen Sofiak.

Prestakuntza hori amaitzean, Talentu Aktiboa +65 ekimena abian jartzea erabaki du, Gasteizen 65 urtetik gorakoen talentua, grina eta ongizatea bultzatzeko. “Zahartze osasungarrian I+G+b sustatu eta gauzatu nahi dugu, 65 urtetik gorakoen talentua eta ongizate emozionala, fisikoa, kulturala eta soziala sustatzearren, eta, horrez gain, hainbat eragilek adinekoen inguruan dauzkaten ikuspegiak elkarrengana hurbildu nahi ditugu” adierazi du Sofíak.

Proiektuaren sustatzaileak espero du proiektua lagungarri izatea lankidetza areagotzeko elkartearen egituran dagoeneko integratuta dauden profesional eta eragileen artean ezagutzak eta esperientziak transferitzearren, adinekoentzako bizi-proiektu motibatzaileak elkarlanean sortzeko eginkizunak gidatuta.

Lau alorretan bereizten da lana, eta lau alor horiek batera eta bakoitzak bere kasa dihardute, jarduerak eta ikerketak egiteko lanetan. 

  • Ikerketa aktiboa, pertsonen ongizate integralaren hainbat sektoretako profesionalekin.
  • 65 urtetik gorako talentu aktiboak, elkarteak, kanpo-eragileak, komunitatea eta herritarrak.
  • I+G+b alorreko ordezkariak, gizartea kontzientziatzeko proiektuen garapenerako eta ideien sustapenerako eragileak diren heinean.
  • Eta, azkenik, erakunde-ordezkariei lagundu nahi diegu, berrikuntzako eta inpaktu sozialeko formulak berritu eta egokitzeko eta inplikatutako gainerako eragileekin ezagutzak elkartrukatzeko.

Lan honen helburua da ongizate-zirkuluak ixtea, pertsonaren orekan mantentzen diren lau ikuspegietan sakontzeko: Ongizate emozionala, lasaitasuna eta helburuak eskainiz; ongizate fisikoa, bizimodu aktibo eta osasungarri bat sustatzeko; ongizate kulturala, adinekoen eskura jakintza eta entretenimendua jarriz; eta gizarte-ongizatea, komunitatearentzat ere onuragarria izango dena.

Proiektuaren lehen fasea abian da dagoeneko, eta Araba Ekinean ekimenaren arduradunok irrikitan gaude haren emaitzak ikusteko.

Ideia ekintzaile bat baduzu, aurkez zaitez, zalantzarik gabe, Araba Ekinean ekimenaren Zure ideiak balio du lehiaketaren XVII. ediziora. Ideia ekintzaile onenen bila gabiltza, errealitate bihur daitezen laguntzeko. Aurten 10 sari dauzkagu, eta 11.000 euro baino gehiago sarietan. Izena emateko epea martxoaren 31ko 14:00etara arte egongo da zabalik. Eman izena berehala!