Berriak

Ekin Breakfast 4.0 Industria
22/03/2018
“Zure ideiak balio du” lehiaketaren finalistak
17/04/2018

Nor da nor Araba Ekinean ekimenaren Ekin Day Jardunaldian

Apirilaren 19a. Europa Biltzar Jauregia. Eta esteka honetan kontsulta ditzakezun hitzaldi eta jarduera ugari. Dena prest dago Arabako ekintzailetzaren egun handirako. Eguna zure agendan markatuta baduzu nahiz oraindik pentsatzen ari bazara, Araba Ekinean ekimenaren Ekin Day topaketan nor den nor adierazten dizugu. Bide batez, ez ahaztu esteka honetan izena ematen: http://edicion2018.alavaemprende.com/ekin-day/

 

Enrique Arrillaga,Euskal Ikearen sortzailea

Bere familiaren Muebles Lufe enpresa berrabiarazi zuen, bere negozio-eredua berrasmatuz. “Tokikoa, unibertsala, funtzionala eta ekologikoa” lelopean, LUFEk konpainiaren modus operandi zaharkitua atzean utzi zuen eta zur trinko leunduko altzari merkeen sorkuntzan hasi zen buru-belarri. Soilik online erosi daitezke eta zuk muntatu behar dituzu etxean (hortik dator altzari-marka suediarrarekin duen antza). Ekin Day jardunaldian aldaketa nola egin zuen, bidean zein oztopo aurkitu zituen eta etorkizunerako zein erronka dituen kontatu zigun.

 

Julia Salsas, “Las ConSentidas” proiektuaren sortzailea

Hilean behin bazkaltzeko elkartzen diren emakumeak dira, euren buruei balioa emateko eta dituzten gaitasunak, talentuak eta indarrak azaleratzeko. Horixe da Julia Salsasen Las ConSentidas proiektua, emakumea ahalduntzeko ekimen bat. Emakumeak egungo gizartean jokatu beharreko paperari buruz gogoeta egiteko eta emakumearen lidergoa sustatzeko formula bilatzeko interesaren ondorioz sortu zen ekimena. Hasieran 26 ziren eta gaur egun 1.200 dira. Amak, enpresaburuak, enplegatuak, amak ez direnak, ezkonduak, ezkongaiak, ekintzaileak, gazteak, helduak eta abar. Benetan garrantzia dutena partekatzen dituzten ilusioak, gogoa eta nahiak dira.

Horri guztiari buruz hitz egingo digu Julia Salsasek, proiektuaren bultzatzaileak, zentzu handiko hitzordu batean.

 

Aitor Francesena: itsuka surf eginez

Itsua izatea, maila handiko surflarien entrenatzaile izatea eta Zarauzko hondartzan egunero surf egiten jarraitzea posible da. Eta bestela, galde diezaiotela Aitor Francesenari, Araba Ekinean ekimeneko Ekin Day jardunaldiko amaiera-hitzaldia emango duenari. “Gallo” (surfaren munduan ezizen horrekin da ezaguna) itsu geratu zen duela urte batzuk. Txikitatik izan zituen begietako gaitzen aurka denbora luzez borroka egin ondoren, ezkerreko begiko ikusmena galdu zuen ebakuntza batean oraindik nerabea zelarik, eta behin betiko itsu geratu zen olatu bat hartzerakoan erorketa bat izan zuenean. Bere bizitasuna, grina eta indarra izan dira surfaz gozatzen jarraitzeko eragile nagusiak. Motibazio- eta inspirazio-txute bat, emozio biziak ziurtatzen dituena.