Berriak

Arrazoirik nahi Startup Europe Week Vitoria-Gasteiz ekitaldira bertaratzeko?
01/03/2018
Milenial ekintzaileak: ilusioz gainezka
07/03/2018

Startup Europe Week Vitoria-Gasteiz ekitaldiak azeleratzaileek ekiteko betetzen duten zeregina azpimarratzen du

Ekintzailetza-proiektuak azeleratzea, batez ere startupak, haien merkaturatzea eta ondorengo hedapena errazteko. Horixe da enpresa-azeleratzaileen helburu nagusia; kontzeptu hori 2005ean sortu zen, eta gaur egun zeregin erabakigarria betetzen du ekintzailetzaren ekosisteman.

Startup Europe Week Vitoria-Gasteiz ekitaldia, hain zuzen ere, beraien zeregina, garrantzia eta gure inguruko enpresentzat dituzten posibilitateak ikusgai jartzeko izan da baliagarri. Proiektu-azeleratzaileek goraka ari diren enpresei hainbat alderditan ematen diete laguntza:

  • Negozio-ideia bat garatzeko funtsezkoak diren hainbat gaitasunetan prestatzea: lidergoa, berrikuntza, finantzak, marketina eta abar
  • Negozio-ereduaren definizioan orientabidea ematea, ekimenek hazkunde jasangarria izan dezaten eta eskalagarriak izan daitezen.
  • Merkaturatzen laguntzea
  • Mentorizazioa, ekintzaileei euren lehen urratsetan beren ezagutza eta esperientzian oinarritutako orientabidea ematen dieten arlo jakin batzuetan espezializatuta daudenekin.
  • Finantzaketa, negozio-ideia errealitate bihurtzeko beharrezko kapitala edukitzeko.

Topaketa baliagarria izan da Optimus 3D, Ensotest, Erle Robotics edo Optimitive enpresa arabarrek Arabatik eta Euskaditik kanpoko azeleratzaileekin lankidetzan jardunez izandako esperientziak lehen eskutik ezagutzeko. Horietako bat azpimarratzearren, Optimitive enpresako Eneko Arbizuk bere enpresak Houstoneko Surge azeleratzailean egindako ibilbidea azaldu zuen, euren negozioa energiaren esparruan espezializatutako ingurune batean garatzeko aukera eman baitzien, bezero, harreman, hornitzaile eta bazkide estrategikoak lortuz, eta horiek guztiak funtsezkoak izan dira enpresaren ondorengo garapen, sendotze eta hazkunderako.

Era berean ezagutu ahal izan genuen tokiko azeleratzaile, sehaska edo inbertsio-funtsak gure inguruko enpresekin azelerazio-programak garatzen ari zirela: Metxa eta DogVivant, Emprendiza eta Kai Marketing; edo Karten Space enpresa beste une batzuetan aipatu izan dugun BIND 4.0 programan parte hartuz.

Startup Europe Week ekitaldi honen hasieratik bukaerara bitartean mezu bat izan da nagusi: startupek eta enpresa berriek oro har aliatuak bilatu behar dituztela, euren ibilbidean aurrerantz joaten laguntzeko eta gainditu beharreko fase eta zirkunstantzia guztietan laguntzeko.