Berriak

Ondorengoak dira 2020ko Uniekintzailea Sarien irabazleak
December 15, 2020
Arabako 2020ko ekintzailetzaren hoberena
December 22, 2020

Start-upetan inbertitu nahi duzu? Hau da zergei dagokienez jakin behar duzun guztia

Javier Colasek labur-labur azaldu dizkigu Euskadin start-upetan inbertitzeak pertsona fisiko zein juridikoentzat dauzkan abantaila fiskalak.

2020ko abenduaren 15ean, joan den asteartean, Javier Colás zerga- eta finantza-aholkularia etorri zitzaigun, Asesoría Kofer enpresako kidea, Euskadin Start-upetan inbertitzeak dauzkan abantaila fiskal guztiak sakonetik aztertzeko, Araba Ekimenaren Ekin Breakfast berri batean.

Izan ere, Vital Fundazioko Axier Urrestik ondo esan zuenez, “fiskalitatea funtsezkoa da edozein inbertsio baloratzeko orduan”. Horregatik, Javierrek, lurralde bakoitzean indarrean dauden hobari eta kenkariak azaltzeaz gainera, inbertitzailea pertsona fisiko bat izan edo pertsona juridiko bat izan bakoitza nola aplikatzen den ere eman zigun aditzera. Koinbertsioarekin, bonu bihurgarriekin eta partaidetza kontuekin lotutako gaiak ere zehatz-mehatz azaldu zituen.

Lerro hauen gainean, grabatutako bideoan ikus dezakezuen webinarrean, start-up batean nola inbertitu erabakitzean kontuan hartu beharreko guztiaazaldu zigun, berrikuntza eta ekintzailetza sustatzeko helburuarekin administrazioek abian jarritako abantaila fiskaletatik ahalik eta etekinik handiena atera ahal izateko.

Izan ere, ez da gauza bera Arabatik inbertitzea edo estatuko beste probintzia batzuetatik egitea, ezta pertsona fisiko edo juridiko gisa egitea ere. Eta aldaketak badaude, halaber, enpresaren tamainaren arabera edo start-uparen izaera berritzailearen edo ez-berritzailearen arabera. Kasurik onenean, kenkaria inbertsioaren % 20 ere izan daiteke.

2020an, ezohiko kenkari fiskalak onartu dira, start-upetan inbertitzen duten pertsona fisiko eta juridikoentzat. Ziurrenik, 2021ean ere aplikatuko dira” amaitu zuen Javier Colásek.