Berriak

OYE! Orientación y Empleo in itinere: “Enplegua eta autoenplegua sustatzen ditugu landa-eremuetan eta eremu sakabanatuetan”
22/06/2022
Hibridalab sortu da, arabako berrikuntza eta sorkuntzarako espazio aitzindaria
27/06/2022

Task app: “Egungo ziurgabetasun-egoeran, ostalaritzan hartu beharreko erabakiak hobetzeko premia ikusi genuen”

José Luis Sampedro García eta Roberto Calvo dira Task app proiektuaren atzean dagoen lantaldea; aplikazio bati esker ostalaritza-establezimenduen kudeaketa hobetzea du helburutzat proiektuak.

Ekimen oso berritzailea dugu, eta ideia onenaren on4u saria lortu zuen “Zu ideiak balio du” lehiaketaren XVIII. edizioan. Proiektu horren gainean gehiago jakiteko, José Luis Sampedro García eta Roberto Calvo elkarrizketatu ditugu, ideiaren atzean dauden sustatzaileak.

Araba Ekinean (AE): Nola laburbilduko zenukete zuen proiektua esaldi bakar batean? Task app (TP): Erabakiak hartzeko behar zenuen laguntzailea.

AE: Nola sortu zen ideia?

TP: Egungo ziurgabetasun-egoeran eta pandemiaren ondoren, ostalaritzan hartu beharreko erabakiak hobetzeko premia ikusi genuen.

AE: Zer puntutan zaudete?

TP: Ideiaren hasierako fasean gaude orain bertan.

AE: Zein da zuen helburua urtebetean?

TP: Aplikazioaren bertsio egonkor bat garatzea.

AE: Zer aholku gustatuko zitzaizuen jasotzea proiektuarekin hasi zinetenean?

TP: Negozio-ideia bat garatzeko garaian jarraitu beharreko pausoak.

AE: Zer eman dio proiektuari “Zure ideiak balio du” lehiaketaren errekonozimenduak?

TP: Egia esan, oso harro gaude sari hori irabazi izanaz. Gehigarri bat izan da motibazioari eta ilusioari dagokienez.