Berriak

Erdi Aroko Hiriguneko Enpresa Zentroa: ekintzailetza Vitoria-Gasteizko bihotzetik
08/05/2017
Horrela da BIC Araban ekintzailetzan aritzea
17/05/2017

The Best 5, aurreztu denbora eta dirua Internet bidez erosten

Guztiok erotu gara noizbait Internet bidez erosten. Bilatu dagokion produktua webgune mordo batean, alderatu prezioak eta baldintzak…. Eromen txikia.

Horretarako, Andrea Garin arabar ekintzaile gazteak The Best 5 sortu du. Bilatzen ari zarena erosteko 5 aukera onenak erakusten dizkigun bilatzailea dugu, eta, horrela, denbora eta dirua aurreztuko dituzu: haur-kotxe bat, garbigailu bat edo running zapatila batzuk: edozer behar duzula ere, The Best 5 bilatzaileak bilatzen lagunduko dizu, denbora eta dirua aurreztuta. Osagai teknologiko garrantzitsua duen proiektua da. Analisi semantikoko algoritmo bat garatzen ari dira adimen artifizialeko teknologia bidez, zeinak bezero eta adituen milaka komentario eta artikulu irakurtzen dituen. Aztertu eta dauden produktu onenak zein diren zehazten du, produktu horien erosleen iritziaren arabera, baita non aurki ditzakezun ere.

Analisi horren barruan, erosketa bat egin aurretik online erosleek erreparatutako aldagaiak aztertzen ditu algoritmoak: salmentak, erosleen iritziak, markaren kalitatea edo prezioa. Andrea Garinek plan handiak ditu bere ideiarentzat. Espainian merkaturatu nahi du eta handik sei hilabetera The Best 5 nazioartekotu, Europako merkatu nagusietan lehenik eta mundukoetan ondoren. Babesak eta onespenak lortu ditu jada ideia horrek. SPRIren eta BIC Arabaren Ekintzaile programaren babesa du, berrikuntzagatiko 20.000 euroko saria jaso du Eusko Jaurlaritzaren eskutik e-commerce jardueraren esparruan eta gainera irabazle atera zen Alava Emprende ekimenaren “Zure ideiak balio du” lehiaketaren “Aukera” kategorian.

Andreak, bere gaztetasuna gorabehera, esperientzia handia du konpainia multinazionaletan munduko hainbat herrialdetan, eta buru-belarri jarraitzen du lanean bere ideiarekin. Oraingoz Beta bertsio bat merkaturatu da, baina ziur oso laster Internet bidez erostea askoz ere errazagoa izango dela The Best 5 bilatzaileari esker.