Berriak

Vitoria-Gasteizko Udalak kultura eta sorkuntza-industrietarako aholkularitza-programa aurkeztu du
01/06/2022
Ekintzailetza eta Eraldaketa Digitala: Made in Araba arrakasta-kasuak
09/06/2022

Transporpet: “Zure maskota urrutitik monitorizatzeko aukera ematen duen garraio-poltsa sortu dugu”

Urkide ikastetxeko ikasle talde batek eta haien irakasleek sortu zuten Transporpet, maskota urrutitik monitorizatzeko aukera ematen duen garraio-poltsa. 

Urkide ikastetxeko ikasle talde baten ideia ekintzailea da Transporpet, eta Martín Urkola, Uxue Arrilucea, Leyre Arrilucea, Nerea González, Marcos Ruiz de Angulo, Jokin Zamora, Iraia Roa, Pablo Ruiz de Angulo, Sasha Pérez de Zabala eta Álvaro Luzuriaga dira talde horretako kideak. Daniel Arriluceak eta Félix Sáenz de Ugartek monitorizatu dute taldea.

Lehiaketaren aurkezpen-ekitaldira joan zirenen gustukoena izan zen ideia berritzaile hori, eta Publikoaren Sari Berezia lortu zuen Araba Ekinean ekimenaren “Zure ideiak balio du” lehiaketaren XVIII. edizioan. Proiektu horri buruz gehiago jakiteko, elkarrizketa egin diegu sortzaileei.

Araba Ekinean (AE): Nola laburtuko zenukete zuen proiektua esaldi batean?

Transporpet (T): Maskoten garraioa hobetzeko soluzio teknologikoa da, miniordenagailu baten bidez animalia monitorizatzeko aukera ematen duena.

AE: Nola sortu zen ideia?

T: First Lego League lehiaketaren esparruan sortu zen, berrikuntza eta robotikako lehiaketan, alegia, garraioa, oro har, hobetzeko ekarpen gisa.

AE: Zein puntutan zaudete orain?

T: Ikasleek osatutako taldea denez (11-16 urte bitartekoak), Araba Ekinean ekimenak antolatutako jardunaldian egin genituen adituen kontaktuek erantzuteko zain gaude orain. Ideiaren jabetza intelektuala erregistratu ere egin behar dugu.

AE: Zein da zuen helburua urtebetean?

T: Transporpet sustatzen jarraitu nahi genuke, maskotak eramateko garraio-poltsak egiten dituzten enpresekin hitz eginez, produktua merkaturatzen lankidetzan jardun dezakegun ikusteko.

AE: Zer aholku gustatuko zitzaizuen jasotzea proiektuarekin hasi zinetenean?

T: Ideia bat aurrera eramateko moduarekin zerikusia duen guztia. Urtero lan egin dugu First Lego League programaren urteko gaiarekin lotutako ideia batean, eta ez dugu aurrera egiten jakin izan, baina aurten bai, “Zure ideiak balio du” lehiaketari esker, ezagutu ditugu ideia hori garatzen jarraitzeko bideak.

AE: Zer eragin izan du proiektuarentzat “Zure ideiak balio du” lehiaketan saria jasotzeak?

T: Ideiak etorkizuna izan dezakeela ikusteak ilusio handia egiteaz gain (publikoaren sari berezia jaso dugu), aukera eman digu gure ideiarekin aurrera egiten lagun diezagukeen jende ekintzaile asko ezagutzeko.


Eskerrik asko Transporpet taldeari Araba Ekinean ekimenaren galderei erantzuteagatik.