Berriak

“Datozen urteetan aldaketa bat izango da energiaren balio-katean”
23/05/2018
Arabako Ganberak eta Vital Fundazioak “Hasten” eta “Finkatzen” programak jarri dituzte abian
13/06/2018

“Negozio-ideia batek berehala atera behar du merkatura aukera bat ez galtzeko”

Pepe Barreira ekintzaile peto-petoa izateaz gain, Arabako enpresa-alorreko aurpegi ezagunenetako bat da. Ourensen jaio zen, baina gasteiztarra da adopzioz; Araba Ekinean-eko “ekintzaile handia” saria eman diote 2018an.

Pepe Barreirarentzat zer esan nahi du sari honek?

Izugarrizko poza maila pertsonalean eta profesionalean urte hauetan guztietan ekintzaile gisa egindako lana dela medio lortutako aintzatespenarengatik, baita ohore eta pribilegio bat ere, Araba Ekinean-eko kide guztiei izugarri eskertzen diedana, saria jasotzeko hautatu nautelako

Zure ustez, zer desberdintasun daude zure belaunaldiko eta gaur egungo ekintzaileen artean?

Alde batetik, prestakuntza funtsezko alderdi bat da, baita garai batean ez zeuden tresna eta metodologia berrietarako sarbidea izatea ere, esate baterako, Internet eta sare sozialak, tresna horiek ekiteko lanari laguntzen baitiete, eta, bestetik, negozio-ideiak gaur egun iragankorrak izan daitezkeela, hau da, negozio-ideiak ez badira berehala merkatura ateratzen litekeena da desagertzea eta ekiteko aukera galtzea

Nola balioesten duzu erakundeek Arabako ekintzailetzari ematen dioten babesa prestakuntzaren, laguntzen, aholkularitzaren eta instalazioen alorrean?

Modu positiboan balioesten dut, beti daukagu erakundeen babesa eta laguntza; era berean, uste dut erakundeak ekintzailetzaren arrakastaren funtsezko zati bat direla, erakundeek askotan bultzatzen eta bideratzen baikaituzte negozio-ideia bat ezartzeko garaian erabakiak hartzerakoan

Demagun negozio-ideia bat daukan gazte batekin zaudela. Zer hiru aholku emango zenizkioke?

Bere negozio-ideian sinetsi dezala eta fida dadila; ideia horrek merkatuan zer ibilbide izan dezakeen ikus dezala eta haren alde egin dezala; eta jarraitutasun eta iraunkortasun handiak izan ditzala