Berriak

Buruhausteak saihestuko dizkizuten zibersegurtasunari buruzko 12 aholku
11/04/2019
Explorer, gazteak ideiekin bultzatuz
25/04/2019

Unibertsitatetik ekintzailetzan aritzea posible da, hemen dago froga

Araba Ekinean ekimenak antolatzen dituen ekintzaileentzako gosariek ez dute etenik, eta oraingo honetan UPV/EHUren Arabako Campusera hurbildu dira, unibertsitatetik egindako ekintzailetza ezagutzeko (eta sustatzeko).

Unibertsitate Pabiloira hurbildu diren ikasleek unibertsitatean jaio diren bi proiekturen ekintzailetza-esperientziak zuzenean ezagutu ahal izan dituzte: Abagune Research eta Seeyouzoom.

Lehendabizi Guillermo Moreno igo da eszenatokira; munduko laborategi askotan lan egin ondoren Gasteizen kokatu zen eta Abagune Research sortu zuen. Enpresa cannabisaren ikerketan espezializatuta dago, baina era berean mota guztietako produktuak sortzeko teknologiak garatzen ari da. “Sortzen ari den erregulazio-aukera abiapuntutzat hartuz, gure ezagutzak merkatura eramateko modua bilatzen hasi naiz. Horrelaxe jaio zen Satisbasque, cannabisaren sustraia abiapuntutzat hartuz sortutako bitter aromatikoak” adierazi zuen Morenok.

Bestalde, Seeyouzoom enpresatik azaldu dute aukera bat ikusi zutela eta hainbat erakunderen laguntzari esker euren enpresa propioa sortzea lortu zutela. “Obra handien 3Dak egiten ziren bezala, pentsatu genuen oso interesgarria izango litzatekeela etxebizitzen, pisuen, lokalen eta abarren reader batzuk egitea” adierazi zuten, “ideia bat genuen eta BIC Araba, Ekintzaile programa, Explorer eta Iniziaren laguntzari esker, eta bezero posibleekin hitz egin ondoren, ideiaren inguruan enpresa bat sortzea lortu genuen”.

Gainera, UPV/EHUren Arabako Campusean ekintzailetzari laguntzeko Inizia programaren berri eman da.

Hori guztia UPV/EHUko irakasle Bittor Rodríguezek girotu du, eta bertaratuak euren ideiak errealitate bihurtzera animatu ditu bere “emprender con los pies en la luna” bakarrizketarekin.