Berriak

Irailaren 15ean startupek BIND 4.0 programan izena emateko epea ixten da
07/09/2017
Hona hemen UPV-EHUren Inizia enpresa-mintegia
18/09/2017

Vital Fundazioaren eta Ajebask-Araba erakundearen arteko hitzarmena ekintzailetza bultzatzeko

Vital Fundazioak eta AJEBASK-Arabak (Arabako Enpresaburu Gazteen Elkarteak) ekintzailetza eta Arabako enpresen nazioartekotzea bultzatzeko hitzarmen bat sinatu dute. Hitzarmenak jarduteko sei ardatz nagusi jasotzen ditu:

  • Autoenplegurako sentsibilizazioa

Autoenpleguaren inguruan sentsibilizatzeko 12 jardunaldi egingo dira LHko eta Batxilergoko ikastetxeetan.

  • Ekintzailetzaren inguruko sentsibilizazioa eta informazioa

Zazpi jardunaldi dira guztira, eta landa-garapeneko agenteei, gizarte-langileei, dinamizatzaileei eta teknikariei zuzenduta egongo dira.

  • “Globalizate Plus” programa

Epe laburrean nazioartekotzeko orientazio estrategikoari, marka-irudiari eta giza baliabideei lotutako oinarrizko alderdiak finkatu behar dituzten enpresak (8-10 enpresa) aholkatzeko programa.

  • “Esperientziarekin ikastea” proiektua

Bere borondatez ekintzaileei eta enpresei aholkularitza eskaintzen dien SECOT Profesional Seniorren Elkartearekin egindako akordio bat da. Aditu horien bitartez, beren negozio-plana abian jartzeko edota beren enpresa-ideiek enpresaren lehen bi urteetan duten bideragarritasuna aztertzeko laguntza jaso ahal izango dute ekintzaileek.

  • ‘Irratia zure esku’

Programa horren bidez, enpresak irratian agertu ahal izango dira, komunikabide horren bitartez ezagutzera emateko.

  • Eta, azkenik, Ajebaskera lan bila joaten diren eta gizarte-bazterkeriako egoeran edo lan-esperientziarik gabe dauden gazteei laguntzeko aukera hartzen da kontuan.

Honako esteka honetan lor dezakezue informazio osatua.