Berriak

Barnekintzaile: SPRI Taldearen laguntza negozio-jarduerak dibertsifikatzeko eta barnekiteko
08/09/2022
Magallanes Elcano saria jaso du Aiara Valley proiektuak
15/09/2022

Vitoria-Gasteizko F2P Campus ekimenaren hirugarren edizioaren amaiera

Bi hilabeteko lanaren ostean, gaur taldeek beren jokoak aurkeztuko dituzte 18:30ean, Kubik aretoan, campusaren amaierako ekitaldian.

Irailaren 15ean, osteguna, taldeak bi hilabetez lanean aritu ondoren, F2P Campus amaituko da, Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Euneiz Unibertsitateak bultzatuta uztailaren 18an hirugarren edizioa hasi zuen ekimena.

Doako edo Free-to-Play bideojokoen sorkuntzaren inguruko proiektu honek 5 talde bildu ditu aurten, mundu osoko hautagaien artean aukeratuak, uda honetan, bideojoko horietako bat garatzeko helburuarekin. Bartzelonatik, Estatu Batuetatik eta Kanadatik etorri dira taldeak, eta honako hauek izan dira:

  • Giggling Piglets: Kanadako taldeak «side scroller» motako (albo-desplazamendukoa) joko bat aurkeztu zuen, ekimenean parte hartu ahal izateko.
  • Soccer Legends: Bartzelonako talde hau ikasle lizentziatu berriez osatuta dago, eta kartak eta futbola uztartzen dituen joko batekin lortu zuten F2P Campus ekimenean toki bat egitea.
  • Venko Games: Hauek ere Bartzelonakoak. Venko Games-ek badu esperientziarik bideojokoak ateratzeko zereginetan, eta F2P Campus-era aurkeztu ziren hainbat lurraldetako kondaira eta mitoetan oinarritutako proposamen batekin, Euskadirekin hasita.
  • Happy Hedgehog Studio: Happy Hedgehog Studio Estatu Batuetatik datoz, eta 2 kideko taldeak jokoren bat argitaratu du dagoeneko.
  • Glossbirds: Estatu Batuetatik eta Britainia Handitik datorren talde honek, kirola modu dibertigarrian egitean eta ohitura osasungarriak joko bihurtzean oinarritutako proposamen bat aurkeztu zuen.

Vital Eraikinean Euneiz Unibertsitatean haietako bakoitzerako erreserbatutako guneetan, hautatutako taldeak beren proiektuak gorpuzten joan dira, mundu-mailan gai horretan adituak diren zenbait lagunen aholkularitza eta laguntzarekin. Aurten, honako aditu hauek izan dira gurekin:

  • Javier Barnes: Barnes Candy Crush Saga-ko produktu-zuzendaria da, eta jokoaren ekonomiaren gorabeheren gainean hitz egin zuen.
  • Patricia Márquez eta Leonardo Alcivar: Márquez (Game Data Scientist) eta Alcivar (Marketing Data Scientist) Social Point-eko kideak dira, eta joko-analitiken garrantziaz aritu ziren. 
  • Eugine Yailenko: Zeptolab Barcelona-ko sormen zuzendariak joko berrietarako ideiak bilatzearen garrantziaz jardun zuen, baita haien ahalmena ebaluatzearen garrantziaz ere.
  • Amir Rajan : indie jokoen garatzaileak publikoari azaldu zion horrelako jokoak sortzean garatzaileek izaten dituzten hutsegite ohikoenak zein diren.
  • Alba Iniesta: Iniesta produktu-zuzendaria eta UX diseinugilea da Spoley-en, eta jokagarritasunaz eta irisgarritasunaz hitz egin zuen.
  • Dan Syrotynsky: Syrotynsky Vectormonk.com webgunearen kofundatzailea da, eta bideojokoak garatzearen alderdi psikologikoa hartu zuen hizpide bere ponentzian.
  • Oscar Sahun: Program Manager eta producer Game BCN-en. Sahunek zenbait gai aztertu ditu, diseinua edo jokalarien psikologia adibidez.
  • Xavier Guardiola: Guardiola Data Science Director da King-en, eta enpresa horrek hainbat bideojoko garatu ditu, Candy Crush Saga edo Bubble Witch 3 Saga, adibidez. Data science doako jokoetan garrantzitsua izatearen garrantzia hartu zuen hizpide bere ponentzian.

Gainera, lehen edizioetako hasierako ikuspegiari aukera berri bat erantsi zaio hirugarren edizio honetan, hain zuzen ere, bideojokoen sortzaileei aukera eman nahi izan zaie Free-to-Play bideojokoen iraultzan funtsezkoak izan diren nobedade berriak ikasteko, hala nola blockchain teknologia, play-to-earn negozio-eredua eta NFTak eta arte digitala.

Games academy


Horrez gain, campus honen esparruan zenbait ikastaro antolatu dira uda osoan, eta “Games Academy” izena eman zaie. Horien bitartez, bideokoen sorkuntzako munduaren zaleek beren guruetako batzuei entzuteko aukera izan dute. Gazteentzako tailerrak ere eratu dira, baita lan-orientazioko tailerrak ere, beren karrera profesionalaz hausnartzen ari diren pertsonentzat.

Amaierako ekitaldia


Hirugarren edizioari amaiera bikaina emateko, amaierako ekitaldia eta Demo Day antolatuko dira ekitaldiaren esparruan, irailaren 15ean, 18:30ean, Kubik aretoan, Alba Jeneralaren kaleko 5ean. Jai horretan, parte-hartzaileek beren bideojokoak aurkeztuko dituzte, eta Los Bengala eta Los Retumbes taldeen kontzertua izango da, baita DJ bat ere, 22:30ean.

Arabako ekintzailetzarekin lotutako albiste, laguntza edo ekitaldi guztien berri izan nahi baduzu, ez eduki zalantzarik eta harpidetu gure newsletterrera, edo bestela, jarrai iezaguzu LinkedInenTwitterren edo Facebooken.