Berriak

Honelakoak dira Vitoria-Gasteizko Udalaren ekintzaileentzako bekak
31/05/2017
Big Data, e-commerce eta Vodka arabarra Arabako Ganberaren Emprende T 2017 jardunaldian
07/06/2017

Vitoria-Gasteizko Udalak enpresak sortzeko laguntzak aurkeztu ditu.

Gaur, ekainaren 1a, osteguna, Vitoria-Gasteizko Udalaren enpresak sortzeko laguntzak eskatzeko epea zabaldu da. 2016ko uztailaren 1etik aurrera (Jarduera Ekonomikoen Zergan alta emandako data) sortutako enpresek egindako proiektu eta inbertsioak estaltzen dituzten laguntza ekonomikoak dira. Zehazki, estaltzen diren gastuak dira enpresa eratzeari lotutakoak; abian jartzeko gastuak; eta aktibo finkoko elementu berrian egindako inbertsoak.

Aurkeztutako proiektuek diruz laguntzeko moduko 5.000 euroko gutxieneko inbertsioa izan beharko dute. Era berean, gehieneko diru-laguntza 8.000 euro izango dira enpresa onuradun eta urte bakoitzeko.

Ikus oinarriak eta baldintzak esteka honetan.