Berriak

Hauek dira “Zure ideiak balio du” lehiaketaren 2022. edizioaren irabazleak
25/05/2022
Transporpet: “Zure maskota urrutitik monitorizatzeko aukera ematen duen garraio-poltsa sortu dugu”
08/06/2022

Vitoria-Gasteizko Udalak kultura eta sorkuntza-industrietarako aholkularitza-programa aurkeztu du

Kultura eta Sormen Industrien (KSI) sektorerako berariazko aholkularitza-programaren helburua sektoreko enpresen lehiakortasuna eta profesionalizazioa hobetzea da. Programa hau arlo juridikoan eta ekonomikoan ezagutza zabaltzeko beharra duten enpresei zuzenduta dago (autonomoei, ETEei eta abarri). Honekin, KSIen sektorearen egungo testuinguruan, enpresen profesionalizazioa eta sendotzea du helburu, beti ere, merkataritzaren ikuspuntutik.

Aholkularitza kolektiboa

Programak 6 jardunaldi kolektibo izango ditu, 2 bloketan banatuta (3 jardunaldi bloke bakoitzean), eta enpresa bakoitzak 2 orduko aholkularitza pertsonalizatua izango du bloke bakoitza amaitu ondoren (azken hau irailerako eta azarorako dago aurreikusita).

Jardunaldi bakoitzak 4 orduko iraupena izango du, ordu erdiko networking-hamaiketakoa barne, parte-hartzaileek esperientziak partekatu eta sinergiak ezartzeko aukera izan dezaten.

Jardunaldi solteetara joateko aukera egongo da, baina, bloke bakoitzari dagokion aholkularitza pertsonalizatuan parte hartzeko parte-hartzaileak bloke horretako jardunaldi guztietara joan beharko du.

Programa osoa Marta Castro Dehesaren (Cola de Perro) koordinaziopean egongo da.

Agenda

Lehenengo blokea:

Bigarren blokea:

  • 2022/09/30: Aukera berriak irudikatzen: aro digitaleko aukerak enpresaren sendotze eta internazionalizaziorako.
  • 2022/10/21: Sormena eta administrazio-publikoa: nola eskuratu eta garatu izaera instituzionaleko proiektuak.
  • 2022/11/11: Aholkularitza kolektiboak erakunde profesionalekin: Europa Creativa, Intangia eta READ.