Berriak

Arabako ekintzailetzari buruz gogoeta eginez
January 22, 2018
Berriz programa: ekiteko aukera bat
January 26, 2018

Vitoria-Gasteizko Udalaren Ekintzaileei Laguntzeko Plan Integrala aurkeztu da

Baduzu negozio-ideiarik? Ekintzaile izateko asmoa al duzu? Ba hauxe duzu aukera, Vitoria-Gasteizko Udalak Ekintzaileei Laguntzeko Plan Integralean izena emateko epea ireki baitu. Eta hori, zertan datza? Oso erraza da, oraintxe azalduko dizugu.

Lehenik eta behin, enpresa-sorkuntzaren gaineko 20 orduko ikastaro trinko batean parte hartuko duzu. Ekintzaile batek lehen urratsak egiteko jakin behar duen funtsezkoa. Ondoren, lau lantegi praktiko egingo dira zure trebetasunak eta ekintzaile gisa duzun motibazioa aztertzeko. Ezinbestekoa da. Eta azkenik, aditu batek 10 orduko aholkularitza eskainiko dizu zure enpresa abian jar dezazun. Aholkularitza-aldi horretan, zure proiektua gauzatzeko dituzun zalantza guztiak kontsultatu ahal izango dituzu: zer forma juridiko komeni zait? zer diru-laguntza eska ditzaket? non bilatu dezaket finantzaketa?

Azken urteotan dozenaka ekintzailek parte hartu dute programa honetan, eta negozio-ideia bat duten eta ideia hori abian jarri nahi duten pertsona guztientzat hitzordu saihestezin bihurtu da.

Interesatzen al zaizu? Orduan sar zaitez webgune honetan, eta animatzen bazara, eman ezazu izena. 2018. urtean Planak hiru edizio izango ditu; hau lehen edizioa da, baina ez zaitez lo geratu, plazak amaitu egiten baitira.